maiatza83 (e)k Bonnie Garmus egilearen Lessons in Chemistry irakurtzen amaitu du
50-60 hamarkadetako emakume zientzialari (bikotekide, ama, alaba...) baten istorio ezohikoaren bidez, gaur egun ere puri-purian jarraitzen duten gai askoren inguruko kritika zorrotza egiten duen liburua: matxismoa (familia "tradizionaletan", lantokietan eta, bereziki, zientzian; komunikabideena (sentsazionalismoa, audientziak, itxurakeria...); hezkuntza sistemarena (zurruntasuna, ezberdina dena baztertzea...); eliza kataolikoa (diruzalekeria, pederastia). Hori guztia misterio apur batez ondua, nahiz eta zenbait gauza erraz aurreikus ditzakeen irakurleak eta, hori dela eta, zenbait unetan apur bat astuna egin, batez ere bukaera aldera.