Kritikak eta Iruzkinak

maiatza83

maiatza83@paperjale.eus

duela  urte 1, hilabete 1(e)an batu zen

Itzultzailea, irakaslea, ama, scraplaria, irakurzalea

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Philip K. Dick(r)en Ordaina liburuaren kritika egin du

Philip K. Dick, Aritz Gorrotxategi Mujika: Ordaina (Paperback, Euskara language, Meettok) 4 izar

Ordaina ; Bigarren aldaera ; Inpostorea ; Elfoen erregea ;Doikuntza taldea ; Foster, hilda zaude …

Ezerosotasuna plazer bihururik

4 izar

Dick-en unibertsoko balizko etorkizuneko kontakizunek asko dute orainalditik. Deskribapen xeheei eta zientzia fikziozko filmetan ikusitakoari esker, erraz irudikatuko ditugu aurkezten dizkigun lekuak, pertsonak, gailuak. Esaten ez denak esaten denak besteko pisua du ia kontakizunetan, eta hori eta amaieran irakurlea harritzeko edo ezustean harrapatzeko Dickek duen gaitasunak gaiagatik ezeroso diren kontakizunen irakurketa plazar huts bihurtzen dute.

Ane Labaka Mayoz: Barraskiloek baino bat gehiago (Erein) 3 izar

Ume baten begietatik?

3 izar

10 urteko neskato batek gurasoen banaketaren nondik norakoak kontatzen dizkigu, barne bakarrizketaren bidez. Batzuetan sentimenduak, egoerak, bizipenak etab. deskribatzeko eta kontatzeko protagonistak duen moduak ez diru 10 urteko ume batenak, eta hala ere, esango nuke liburuak funtzionatzen duela, eta helarazten duela nola biziko zukeen ume batek horrelako egoera bat.