Anjel Lertxundik baliabide literarioekin pentsatzen du, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz, gaur-gaurko arazoez. …
Ze idazle ona den Lertxundi. Oso ondo islatzen du paperean esan nahi duena eta erraz egiten duela dirudi nahiz eta lortutakoa nahiko zaila izan. Kontua da Berrrian ikusten dudanean bere eritzi artikuluren bat zuzenan iruntsi egiten dudala baina saiakera batean pentsamenduak txatalka aurkeztuta ikusten ditudanean apurtxu bat 'bola' egiten zaidala (eta hau, behintzat, aurreko batan bat baino gusturago irakurri dut)
Un viejo apodado «El Gentleman» espera semana tras semana la llegada del jueves. Es el …
Kasualidadez pasatu zen nire eskuetatik eta harrapatu egin ninduen. Juan Madrid, Ferran Torrent edo Gonzalez Ledesma estiloan idatzita, 'aitona coraje' honen istorioa nahiko mamukeri antza hartzeko arriskua dago baina entretenigarria suertatu zait. Ikusi dudanez egileak argitaletxe handiago batera egin du salto eta estilo kontuan agian hobetuko zuen baina ez dakit nik eleberri honetan lortutako freskotasuna mantenduko ote duen.
Año 2063. Los recursos de la Tierra se están agotando. Todas las expediciones espaciales en …
'Avant la lettre'ko Elon Musk bat
4 izar
Esango nuke zeuzer gertatzen ari dela Walter Tevisen lanen uztiapen-baimenekin ze azkenaldian bere eleberrien (ber)argitalpen ugari ikusten nabil. Bere momentuan liluratu egin ninduen 'El hombre que cayó a la tierra' eta oraintsu Alfaguarak berrargitaratu egin duela ikusterakoan berriro irakurri dut (edizio zaharraren azalean agertzen zen David Bowie galdu dugu baina kanbiora itzulpen eguneratuago bat irabazi).
Pertsonen garapena nola jorratzen zuen gustatu zitzaidan gehien (estralurtarraren soslaia brutala iruditu zitzaidan) eta egungo zifiak agian galdu egin duen ikuspegi humanistiko hori zelan islatzen duen egiten zuen liburua erakargarri.
Impedimenta argitaletxeak asko zaintzen ditu bere argitalpenak eta Tevis argitaratzen hasi zela ikusterakoan (aurretik 'Sinsonte' ere atera du, etxeko egile fetitxe den Jon Bilbaok gaztelaniaratuta) buruz jo nuen berana.
Kontua da liburuko protagonista Elon Musk baten antza guztia duela (Wikipedian begiratu behar izan dut liburua argitaratu zenerako (1983) ze edade izango zuen dagokigun pertsonajeak bere aldrebeskerietan oinarritu ez zela ziurtatzeko) eta horrek eraman nauela pentsatzera …
Esango nuke zeuzer gertatzen ari dela Walter Tevisen lanen uztiapen-baimenekin ze azkenaldian bere eleberrien (ber)argitalpen ugari ikusten nabil. Bere momentuan liluratu egin ninduen 'El hombre que cayó a la tierra' eta oraintsu Alfaguarak berrargitaratu egin duela ikusterakoan berriro irakurri dut (edizio zaharraren azalean agertzen zen David Bowie galdu dugu baina kanbiora itzulpen eguneratuago bat irabazi).
Pertsonen garapena nola jorratzen zuen gustatu zitzaidan gehien (estralurtarraren soslaia brutala iruditu zitzaidan) eta egungo zifiak agian galdu egin duen ikuspegi humanistiko hori zelan islatzen duen egiten zuen liburua erakargarri.
Impedimenta argitaletxeak asko zaintzen ditu bere argitalpenak eta Tevis argitaratzen hasi zela ikusterakoan (aurretik 'Sinsonte' ere atera du, etxeko egile fetitxe den Jon Bilbaok gaztelaniaratuta) buruz jo nuen berana.
Kontua da liburuko protagonista Elon Musk baten antza guztia duela (Wikipedian begiratu behar izan dut liburua argitaratu zenerako (1983) ze edade izango zuen dagokigun pertsonajeak bere aldrebeskerietan oinarritu ez zela ziurtatzeko) eta horrek eraman nauela pentsatzera ze eragin izan duen munduaren ikuskera anglosaxoi (batez ere iparamerikarra) horrek geroa aurrera eramango duten pertsonen irudikapenean. Apur bat Bradburyk kronika martzianoetan ikusiarazten zigun 'konkista'ren epikotasun horretan moduan gero melankolia zantzu batean itotzen zuena.
'Self made man' eta bere bolizio hutsaren indarrarekin mundua aurrera daraman pertsona bakarraren iruditeriari jarraituz nahiko ulergarria iruditzen zait EM, Altman edo horrelako pertsonaiak sortzea eta biderkatzea. Prozesu baten ondorio logiokoa baino ez dira.
Tira, seudohausnarketa hauetaz aparte, liburua ondo dagoela iruditzen zait baina ez nau guztiz asetu, agian gehiago espero nuen egileaz (edo agian gehiegi liluratu nintzen bere lehen obrarekin eta ez da hainbesterako ze 'Sinsonte'taz ere ez dut ezer gogoratzen)
[Liburuaren aurkibidea] Índice abreviado: 1. ¿Qué es un proyecto web? 2. Los actores y la …
Ez dago norbanakoei zuzenduta
Baloraziorik ez
Webgune bat garatzeko pausu zuzenak modu zehatz batean laburbildurik erakutsiko zizkidan liburua nahi nuen eta hau aukeratu nuen izenburuagatik (Bilboko Errekaldeko liburutegian eskuragarri).
Baina ez da espero nuena. Oso ondo enpresa ikuspuntu batetik, proiektuan eman beharreko pausuak, parte-hartzaileen rolak eta horrelakoak zehazten dituelako baina apur bat asagoa suertatzen da web bat montatu nahi duen norbanako batentzat.
Azukrea belazeetan irakurri eta liluratuta geratu eta gero, bigarren eskuko azoka batean topatu nuen beste hau eta ez bat ez bi, boltsikoratu egin nuen berehala.
Asko gustatu zait zein erraz egiten den irakurketa eta kontatzen duen istorioa. Ez dakit gerra denborako giroa horrelakoa izango zen eta abertzaleen eta anarkisten arteko erlazioak horrelakoak izango ote ziren baina oso pertsonaia beteak lortzen ditu egileak eta, esan bezala, di-da batean irakurtzen den eleberria sortu du
«Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak». «Hantxe zegoen-eta Clarissa». Bi esaldi horien artean, …
Dalloway andrea, Virginia Woolf (Itziar Diez de Ultzurrun itz.)
3 izar
Irakurri beharreko liburu horietakoa da, klasiko bat, baina... apur bat astuna egin zait.
Consonnik 'belefunding' bitartez argitaratu zuen "Gela bat norberarena" (Maria Colera Intxausti itzultzaile) gehiago gozatu nuen eta liburuak berak gehitzen duen "Etxeko Aingerua hiltzea" diskurtsoa (Ana Morales itzultzaile) ere gehiago gustatu zait.
Virginia Woolf Ez-fikzioa idazten duenean gehiago gustatzen zaidala esango nuke.
Aipamen berezi bat argitaletxearentzat. Edo! 'belefunding' bitartez ere sortutako lau ero maitagarrien asmoa izan zen eta amaitu zenean beraien webgunean eskegi zituzten liburuen pdf fitxategiak (ez dakit ziur baina denak ez baziren, gehienak CC-BY-NC-ND lizentziarekin argitaratu ziren) eta orain Armiarmako beste zoro maitagarriek eskaintzen dute Dalloway andrea beraien webgunean: armiarma.eus/edo/liburua-dalloway_andrea
«Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak». «Hantxe zegoen-eta Clarissa». Bi esaldi horien artean, …
Liburu klasiko bat, irakurri behar denetarikoa eta hori guztia baina... apur bat astuna egin zait. Consonni argitaletxeak 'belefunding' bitartez atera zuen "Gela bat norberarena" (Maria Colera Intxausti itzultzaile) gehiago gustatu zitzaidan eta liburuari gehitu zaion "Etxeko Aingerua hiltzea" (Ana Morales itzultzaile) bera ere gehiago gustatu zait.
Ez dakit, baina Virginia Woolf ez-fikzioa idazten duenean gehiago gustatzen zaidala uste dut.
The Dark Forest (Chinese: 黑暗森林) is a 2008 science fiction novel by the Chinese writer …
El bosque oscuro, Liu Cixin (Lurraren iraganaren oroitzapena (Hiru gorputzak); 2)
4 izar
Edukiari buruzko abisua
Kontuz izenburuaren azalpenarekin ez baduzu liburua irakurri
"Lurraren iraganaren oroitzapena" (edo "'Hiru gorputzak' ezagunagoa den) trilogiaren bigarren alea. Bigarren eskuko azoka batean ikusi nituen eta lehenagotik zekarten famagatik hartu. Harrituta itzi ninduan lehenengoak ez nuelako horrelako istoriorik espero baina denboralditxo bat pasa da bigarren hau irakurri dudanera arte (ea azkenengoa den hurrengorako ez dudan hainbesteko tarterik uzten. Gero eta liburu meheagoen zale bihurtzen ari naiz).
Hau ere oso ondo dago baina lehenengoaren sorpresa efektua galdurik 'arruntagoa' iruditu zait.
Gehien gustatu zaidana, agian izenburuaren azalpena (adi hemendik aurrera) Unibertso osoa baso ilun bat bezala irudikatzen du, non aurrerapen-maila ezberdina garatu duten zibilizazioak ehiztari ixilen antzera dabiltzaten bere burua agerian utziko duen hurrengo harrapakinaren esperoan. Ikuspuntu ilun honek irakurlea erabat astinduko du 'Gizadia' zein aurrerapen mailara heldu daitekeen (Doctorowen "Walkaway"n agertzen zena baina onean gogorarazi dit) erakusten baitio eta gero zartakoa eman.