bixerdo (e)k Delphine de Vigan(r)en Los reyes de la casa liburuaren kritika egin du
Egoera okerra zuzen kontaturik
Nonon irakurrita neukan Chekhoven ipuinek, landa eremuko errusiar txiroen bizipenak narratzen zituztenak (Iker Sanchok aukeraketa ederra apailatu zuen, bide batez) eragin handiagoa izan zutela Nikolas II.aren herriarenganako sentimenduan aurkezten zizkioten txosten mardul eta dokumentatuek baino. Tira, etzion larrerako balio izan, baina doala konparaketarako ea De Viganen liburuak eragin gehiago duen 'sharenting' kontuetan murgilduta edo ez hain kezkgarria iruditzen zaien pertsonei Zuboff edo holangoen lan dokumentatuek baino.
Egilearen Esker onak (Aiora Jaka itzultzaile) liburuan agertzen duen estilo berean iruditu zait hau ere. Zuzen eta oso doitua, baina zerbaitek karrask egiten duenetarikoa (karrask zapata barruan izan dezakezun hartxintxarraren zentzuan, ez karrask gizateria nora doan izpirituan behin eta berriro kolpatzen dizun zentzuan). Teknika aldetik, harrigarria iruditu zait zelan liburuari ia heren bat falta zaionean askatzen duen korapiloa, lanari narrazio-tentsioa leunduz.
Xehetasun tontoen atalean, liburuaren orrialde-kopurua, ISBNan argitaletxeari dagokion zenbakiarekin bat egiten du (ISBN zenbakiaren blokeetan, hirugarrenak argitaletxeari egiten dio erreferentzia).
