bixerdo (e)k Joseba Gabilondo(r)en Independentziaren dekalogoa liburuaren kritika egin du
Fikziotik errealitatera salto egin zuen liburua
Elegosen hilabetero proposatutakoen artean garaiz irakurri dudan bakarrenetarikoa (Aliziaren untzi zuriaren antzera nabil) eta nahiko gustura irakurtzen dela iruditu zait, nahiz eta ez izan oso gusutko distantzia laburrak.
Josebaren eskariari jarraituz, irakurtzen nengoan einean zaila egiten zitzaidan ipuinen bat aukeratzea. Zalantzatzan nengoen 'Saizarrionaindia'ren eta Elkanoren ipuinen artean (nahiz eta azken honek sinesgaitasunaren eten handi samarra eskatzen zuen denbora haietako nonork erregeari horrela idatzi ziokeenekik suposatzeko) baina azkenengora heldu naizenean (neodonostia, vudu) nahiko argi izan dut. Asko gustatu zait bere Richard Morganen ukutua (Altered carbon) Etxeberriatarren Artxipielagoarekin girotuta eta istorioak ere harrapatu egin nau.
Fun fact; bosgarren ipuinean Josebe Gabilondoren Babel aurretik liburua txarto katalogatuta aurkitzen badu KMKn, beste hau ere ez-fikzio atalean kokatuta dago liburutegi gehienetan (politika sailan, hain zuzen). Ez dakit zuzen edo gaizki dagoen (azken finean dena baita politika) baina, behintzat, ultrafikzio ariketa bat dirudi.
