Oso gustura irakurri dut komiki distopiko-utopikoa, eta plazera da euskaraz horrelako #ZiFi lanak aurkitzea. Abiapuntu bikaina du, kolapso ekosoziala bera, eta sufrimendu askoren ondoren sortutako kolonia-gizarte berri baten promesa. Gizarte berriaren kokapena eta garapenak berriz mundu berria eta aurrekoaren alderik ilunenak uztartzen ditu arraro-berri elementuekin. Marrazki eta estetika bikainak munduari forma ematen dio, baina batzuetan denboren artean apokalipsitik mundu berri arrarorako elementuak falta direla iruditu zait. Jarraipena izateko hariak baditu, gustora irakurriko nuke datorrena.
Kritikak eta Iruzkinak
Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Yurre Ugarte Rodriguez(r)en Iris XXII liburuaren kritika egin du (Amaiur)
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Richard Ellmann(r)en Ulises irakurtzen hasi da
Animatu naiz, @txerren@mastodon.eus lagunarekin batera, irakurketa zaila kontsideratzen den klasiko hau irakurtzera. Kontatuko dizuegu #irakurketak
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Yurre Ugarte Rodriguez(r)en Iris XXII(r)i buruzko iruzkina egin du (Amaiur)
#Komikia euskaraz zerrendan gehitu dut: paperjale.eus/list/89/s/komikia-euskaraz
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Yurre Ugarte Rodriguez(r)en Iris XXII irakurtzen hasi da (Amaiur)
Atzo Durangon erosi eta Yurre eta Julenek sinatua, gauean bertan hasi nintzen irakurtzen. Astebururako #ZiFi eta komiki irakurketa gozagarria.
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Suak erreko ez balu puntuatu du: 5 izar

Suak erreko ez balu, Eneko Barberena Mondragon (Amaiur)
Aezkoako mendi sute batean hiru mendizale hil eta geroko ikerketan, poliziak bi artzain atxilotu eta espetxeratu ditu. Urtebete geroago, Konpainia …
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Tsukumizu(r)en Girls' Last Tour 1 liburuaren kritika egin du (Girls' Last Tour, #1)
Errepiderik gabeko goranzko bidean
5 izar
Paisaia post apokaliptikoan gora doaz Chito eta Yuri lagunak, zehazki zer gertatu den jakin gabe, Cormac McCarthy handiaren 'Errepidea' mangara etorri balitz bezala. Gerrak dena suntsitu eta bakarrik utzi ditu, eta aurreko zibilizazioen printzak eta gerraren arrazoiak ulertu nahian, bidean gora egin, janaria bilatu eta plazer txikiez gozatuz aurrera egiten dute bi lagunek, rolak banatuz, elkar ezagutzen. Paisaia apokaliptikoa, hirigintza industrial futurista eta bigarren mundu gerrako arma abandonatuz josia, ezinbesteko elementua da kontakizunean, bi lagunek gidatzen duten Kettenkrad ibilgailua bezala. Bidea eta historia hasi aurretik gertatutakoa, egoera horretara eraman dituena, historia aurreko misterio erakargarri bezala mantentzen da, solairuak igoz argitu beharko duguna. #Komikia eta #ZiFi-a maite duenak gozatuko du Tsukumizu-ren lehen manga lan honekin, Iker Alvarezek itzuli eta harriet argitaletxeko Kabe sailak zorionez euskarara ekarria. 2. bolumena irakurtzeko gogoz nago. #PaperjaleZozketa #irakurketak #manga
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Silvia Federici(r)en Larruazalaren periferiaz haraindi irakurtzen hasi da
Gorputzak erdigunera ekarriz, eguneroko lan eta borroketan kontuan izateko. #Irakurketak #A30GrebaFeministaOrokorra #Gorputzak
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da liburuaren kritika egin du
Azalean sartutako historia
5 izar
Azaletik ezagutzen nuen historia, torturaren genealogiari lotua, eta Berriak ekarri zigun erreportaje hartan haragi egina, azalean barna sartu zait Xabier Mendigurenek idatzitako liburu latz honi esker. Euskal Herrian ezinbestekoa dugun, eta eraiki behar den #HerritarronHistoria|k pieza asko beharko ditu, formatu ezberdinetan, eta hau horietako bat izango da, Vuillarden moduan, historiatik berreskuratua. Latza da hasiera eta kontatzen den eszena, latza Carabancheleko preso-kideek idatzitako gutuna, eta latza Joxe Arregik bizi zituen tortura egunak, heriotzara eraman zutenak. Eskertu dut ere garaiaren, eta pertsonaien kontakizun berrituak, garai eta pertsonaia horiek, haurtzaroko oroitzapenetatik, gaur eguneko ulertu ditudalako. Irakurtzea gomendatzen dudan liburu bat.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Oso latza izan da irakurtzen hasi da
Gogoan dut Berriaren albistea, Joxe Arregiren hilotzari argazki haiek nola atera ziren azaltzen zuena, burmuinaren sakonean gelditu zitzaidan eszena hura. www.berria.eus/albisteak/33989/joxe-arregi-hilobitik-atera-genuen-argazkiak-egiteko.htm Atzeko historia eta jendea ezagutzeko irakurketa hasi dut. #Tortura #JoxeArregi #irakurketak
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Michael Kohlhaas(r)en Michael Kohlhaas irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Joxe Azurmendi(r)en Iraultza sobietarra eta literatura irakurtzen hasi da (Gero euskal liburuak ; 42 : Literatura, #42)
Gurasoen etxean aurkitutako altxorra irakurtzen hasi naiz. #SESB #Iraultza #Literatura #JoxeAzurmendi
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Leslie Feinberg(r)en Borrokalari transgeneroak liburuaren kritika egin du
Pentsamendua iraultzen duen irakurketa
5 izar
Hemen pentsamendua iraultzen duen liburu bat, borrokalari #trans|generoen historia materialista, ezagutu beharrekoa. Mila esker Katakrak liburu hau euskaraz gure eskuetara ekartzeagatik. Ordainetan Wikipedian euskarazko artikulua egin dut: eu.m.wikipedia.org/wiki/Borrokalari_transgeneroak
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Karl Marx(r)en Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia irakurtzen hasi da (Ordu urdina, #1)
Marxen aipu ezagunenetako batekin hasten da liburua, gaur egungo egoera asko ere interpretatzeko balio diguna:
«Hegelek nonbait dio historia unibertsaleko gertakari eta pertsonaia handi guztiak bi aldiz gertatzen direla nolabait. Baina atzendu zitzaion eranstea aurrena tragedia gisa eta hurrena fartsa gisa jazo ohi direla».
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Mikel Alvarez Sarriegi(r)en Euskalia liburuaren kritika egin du
Eusko-ZiFi trepidantea
5 izar
Euskarazko #ZiFi|a behar dugu, eta komikigintzan loratzea izan den bezala, espero dut Euskaliaren ondoren etorriko direla berriak. Oso gustura irakurri dut, nobela azido eta erreferentziaz betea, berehala hurbileko egiten diren pertsonaiekin, onenak beti joaten dira lehenik ;).
Teknologia orokorrean bigarren mailako bihurtua, magikotasunetik hurbil, ondo hartutako erabakian, proposatzen den Euskaliak gaur egungo ajeak daramatza etorkizunera, eta #ZiFi|ak orokorrean egiten duen moduan, gehiago deskribatzen du gure egunerokoa etorkizun posiblea baino.
Zoriondu nahi dut Mikel Alvarez Sarriegi egilea ausardiagatik, etorkizunak irudikatzea gaizki ikusia dagoen ildo baita gaur egun gurean, eta dibertimendurako artefaktu honekin bidea irekitzeko esfortzuan ale garrantzitsua jarri duelako.
Nobela beltza, telesail trepidanteak, abentura eroak eta #ZiFi|a gustoko badituzu, gozatuko duzu liburu honekin.










