#joxeazurmendi

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

23:33
Azken orduan beti bezala, hori da akademiarekin dudan harreman moldea. Mundialeko partiduari iskin egiteko asmoz, komunikazio proposamen bat egin dut abenduan egingo den Joxe Azurmendi Kongresurako, titulu honekin:

«Gizaberetxo kooperatiboa: Lana eta komunitatea identitate ebakien garaian. Lurralde emantzipatzaileak eraikitzeko subjektu berria»

https://www.ehu.eus/eu/web/joxe-azurmendi-katedra/-/2026ko-joxe-azurmendi-kongresua-proposamenak-egiteko-deialdia

Ea onartzen duten ☺️

@Jakin

Ederra izan da Zegaman Joxe Azurmendiren egindako omenaldia egitea: hitzaldi ederrak entzun, omenaldian hunkitu, mokaduan Arretxeko familiakoekin etxeari eta bizimoduari buruzko istorioak entzutea eta hainbat azurmenditar agurtzea.

MILA ESKER antolatu, eta pentsamendu ur-jauziaren emaria bizi mantentzen duzuenoi.

Hiru proposamen:

1.- Irakurri @Jakin bidez: https://jakin.eus/digitalizazioa/azurmendi
2.- Egin, pentsatu eta zabaldu datorren kongresuan: https://www.ehu.eus/eu/web/joxe-azurmendi-katedra/-/2026ko-joxe-azurmendi-kongresua-proposamenak-egiteko-deialdia
3.- Ospatu !

Zegamara bidean, Joxe Azurmendi handiaren omenaldira, gure pentsamendu kooperatibista eta komunitarioaren sustatzaile handiak merezi du eta.

Gaur uztaileko lehen larunbatean, Kooperatiben Nazioarteko Eguna da, eta hau ospatzeko egin beharrekoen inguruan idatzi dugu @berria|n @Olatukoop sareko kide batzuk:
https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/kooperatibismoa-komunitatea-eta-eraldaketa-ospatzeko-gonbidapena_2160617_102.html
Joxe Azurmendik abiatutako pentsamendu jarioarekin lotu dugu ere.


@Jakin @akurijauna @ekintzakoop @Talaioskoop

«Kooperatibista izatea munduan egoteko modu oso bat eta mundu osoaren aurrean erantzukizuna izatea da»

[Joxe Azurmendi]
https://eu.wikipedia.org/wiki/Gizabere_kooperatiboaz

Kooperatibismoaren Nazioarteko Egunean Joxe Azurmendiren pentsamendu iturria aitortu eta ospatu nahi dugu, maisua agurtu eta ohore eginez, lan kooperatiboa komunitatea eraiki eta eraldatzeko tresna eta konpromisoa dela gogoratuz.


@Olatukoop @Teks @Torrekua @koop57eh @Jakin