Bretainiako bidaiaren kontestuan irakurtzeko asmoz :)
Kritikak eta Iruzkinak
Paperjalea, hemen euskarazko denetariko irakurketak.
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Iñigo Ibarra Alonso(r)en Kenavo, zaku bete urre! irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Miren Agur Meabe(r)en Amorante frantsesa irakurtzen hasi da
Hasi naiz irakurtzen, hasiera bikaina, poesia eta nobela beltzaren uztardura harrigarriki ona iruditu zait.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Mikel Urdangarin Irastorza(r)en Gizaberetxoak gara irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Xabier Mendiguren Elizegi(r)en Borrero txiki bat irakurtzen hasi da
Torturaren gaira itzultzen da Xabier Mendiguren liburu honetan. Intxaurrondoko haurrak, Ion Arretxeren kontakizuna irakurri nuenetik grabatua gelditu zitzaidan irudi bat. Irakurtzeko prest.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Raquel Varela(r)en Herriak du gehien agintzen irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Alison Bechdel(r)en Fun Home liburuaren kritika egin du
Fun home: Itakaren bila Pennsylvanian, edo komiki autobiografiko eder bat
5 izar
Itaka propioa du helburu komiki autobiografiko eder eta konplexu honek, denbora galdua berreskuratzea, erreferentziaz josia, eta ezagutza maila ezberdinetan irakurri eta ulertu daitekeena.
Literaturako lan eta egile konplexuenetakoak erreferentzia etengabean, Proust eta Joyce bereziki, familia harreman konplexuak, eta homosexualitatea bizi eta deskubritzeko bide ezberdin eta gatazkatsuaren inguruko aita-alaba harremana da Itakara bidea definitzen duena.
Spoilerra litzake, Itakara iristen den edo ez esatea, baina komikiaren egiturak, Pennsylvania eta New York arteko Mediterraneo itsasoa marrazten duela esan dezakegu. Umore beltz eta momentu pertsonal eta familiar zehatzez kontatua, adierazpen eta pentsamendu grafikoa oso aberatsa da.
Alabari oparitu nion komikia, eta nik irakurri dut aurretik (!). Etorkizuneko solasaldiak eraikitzeko balio duen tresna da.
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Alison Bechdel(r)en Fun Home irakurtzen hasi da
Aspalditik irakurtzeko gogoz, eta gainera euskaraz daukagu.
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Jule Goikoetxea Mentxaka(r)en Politeismo bastarta liburuaren kritika egin du
Buladak wikipediara
5 izar
'Politeismo bastarta' liburua amaitu dut lau irakurralditan, kasualitatez Angela Davisen urtebetetze egunean (kasualitaterik ez da).
Gozatu dut metafisika propioa, errealitate lurreratuenarekin eta teoria bastartarekin lotzen dituen road trip bizia.
Panteoia zabaldu didazu @Jule!
Orain Buladak Wikipedian agertzea erronka... 💪🏾
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Hugo Pratt(r)en Corto Maltese - Itsaso gaziaren balada bat irakurtzen hasi da (Corto Maltese, #1)
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Jule Goikoetxea Mentxaka(r)en Politeismo bastarta irakurtzen hasi da
Sare libreen aroak, politeismora garamatza. Gaur irakurtzen hasi aurretik egunerokoen ibilbidean ezinbesteko bihurtzeko traza duen liburu bat @jule@mastodon.eus burkidearen hau. #irakurketak #politeismoa #bastartak
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Eduardo Apodaka(r)en Subjektuaren zainak eta adarrak irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Tomomi Usui(r)en Otaku bat jainko lanetan 1 irakurtzen hasi da (Otaku bat jainko lanetan, #1)
Beñat Irasuegi Ibarra erabiltzailea Joe Sacco(r)en Gerra Gazan irakurtzen hasi da
Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Paco Roca(r)en Ahanzturaren leizea liburuaren kritika egin du
Oroimenaren argi-ilunak
5 izar
Asteburua hasieran lo gutxi egin nuen, komiki honen irakurketak oroimenaren argi-ilunetara eraman nauelako. Ostiral gauean irakurtzen hasi eta larunbateko ordu txikietan liburua amaitu arte ezin izan nuen utzi.
'Ahanzturaren leizea' irakurri dut, ahanzturaren leizetik bizitza sorta bat ateratzen duen komiki bikaina. Denbora eta bizitza ezberdinen historiak maisuki josiz, Paternako hilerriko hobi komun baten irekitzea du abiapuntu, marrazki eta kontakizunerako gaitasun delikatu eta finarekin.
Zirrara sakona utzi dit gorputzean, historia biziki gogorrak kontatzen dituelako, baina baita denon oroimen-ahanzturaren amildegiaren ertzean jarri eta asko pentsarazi didalako.
Paco Rocaren eta Rodrigo Terrasaren komiki bikaina, Bea Montoriok eta Astiberrik euskarara ekarria (mila esker!).
#memoria #ahanztura #herritarronhistoria #komikia #komikiaeuskaraz #irakurketak