Itzuli
Anjel Lertxundi: Italia, bizitza hizpide (Paperback, Euskara language, Alberdania) 5 izar

Ikasle garaiak bizi izan zituen Lertxundik Italian, 60ko azken urteetan. Hango egonaldiak eragin handia izan …

Literatura akuilu duen bidaiaren kronikak

5 izar

Laster Triestera egingo dugun bidaiarako irakurketa eta erreferentzien bilaketa eklektikoan, gogoratu nintzen Anjel Lertxundik duela urte mordo bat Berrian idatzi zituela Italiara egindako bidaia baten kronikak. Berria egunkarian argitaratu zituen, baina ondoren Alberdania eta Berriaren artean liburu formatuan ere kaleratu zen, eta banekien etxeko liburutegian nonbait banuela. Bidai kroniken apalean aurkitu eta berehala hasi nintzen irakurtzen.

Literatura ardatz, Italia Iparraldean egindako bidaiaren kronikak dira, modu arinean kontatutako bidaia, erreferentziaz betea. merezi du bidaiak prestatzeko, edo italiarzale eta literatura zaleontzat etxetik mugitu gabe bidaiatzeko.

Aosta, Padua, Venezia eta Triesten behintzat jarraituko ditugu Anduren pauso eta kontakizunak.