Beñat Irasuegi Ibarra (e)k Yurre Ugarte Rodriguez(r)en Iris XXII liburuaren kritika egin du (Amaiur)
Kolapsotik abiatutako mundu berri bat
4 izar
Oso gustura irakurri dut komiki distopiko-utopikoa, eta plazera da euskaraz horrelako #ZiFi lanak aurkitzea. Abiapuntu bikaina du, kolapso ekosoziala bera, eta sufrimendu askoren ondoren sortutako kolonia-gizarte berri baten promesa. Gizarte berriaren kokapena eta garapenak berriz mundu berria eta aurrekoaren alderik ilunenak uztartzen ditu arraro-berri elementuekin. Marrazki eta estetika bikainak munduari forma ematen dio, baina batzuetan denboren artean apokalipsitik mundu berri arrarorako elementuak falta direla iruditu zait. Jarraipena izateko hariak baditu, gustora irakurriko nuke datorrena.