RE: https://mastodon.eus/@andonimaz/117296817588479633
Zinema #LuxuKomunala ote da? Nik uste bai.
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
RE: https://mastodon.eus/@andonimaz/117296817588479633
Zinema #LuxuKomunala ote da? Nik uste bai.
Egun on,
Gaur hasiko da ATLANTIKALDIA jaialdia gure herrian, udara amaiera markatzen duen kontzertu eta ekimenez betetako egunak #Orereta #Errenteria
Debalde, fomo eta soldout gabe, herriko kaleetan. #LuxuKomunala da: http://atlantikaldia.errenteria.eus/
Tamalez udalak eta produkzio enpresak komunikazio instagrameroa hobesten dute, horregatik egun hauen lagin bat hona eta edukiak libreetara ekartzen saiatuko naiz.
Fedibertsoan erabili eta jarraitu #Atlantikaldia traola.
Nire #jakuzzi faboritoa Ezkurra errekan dago eta debalde da #LuxuKomunala
Gure auzoan, etxe atzean, herri parke ederra daukagu, Arramendi.
XIX. mendeko Pasaiako portuko sistema defentsiboko gotorlekuarekin, landaredia eta bista ederrekin. Herriko askok ere ez dute ezagutzen eta #LuxuKomunala da.
#Eklipsea ikusi dugu bertan, eta orain Donostiako suak eta Perseidak ere bertatik ikusiko ditugu. Auzoan #diotenez, gaur bezalako gauetan gamusinoak ere ikusi daitezke.
Etxe ondoko muinoan, Arramendin, giro herritarra #eklipsea ikusteko.
Ilargiak koxka bat jan dio eguzkiari.
Atzo hasi genuen etxekoek udako #HerriPiszina denboraldia Fanderiako Udal piszinan. Iraila bitarte ia egunero pasako gara bertatik.
@Talaioskoop|en udako bulegoetako bat ere bihurtu daiteke #diotenez (zein izen jarriko diogu?)
@jimakker @mattin_su
#LuxuKomunala #AterpeKlimatikoa #Arnasgunea #LanetaBizi #Orereta #Errenteria
Etxetik atera eta 150 metro exkaxetan alabaren #botanika lanerako 15 zuhaitz espezieak aurkitu eta identifikatu ditugu.
Arramendi parkea #LuxuKomunala
Ufa! Siesta bikaina Luxenbourg (Senatuaren) lorategietan. Aulkiak disputatuak zeuden, baina behin lortuta ondo probestu ditugu #LuxuKomunala
Etxekoek argazkia ere egin didate...
#LURRAMA bisitatu dugu etxekoek, urtero joaten saiatzen gara.
Aurten ere, jenderekin solastu, ondo jan eta edan, laborantzako postuak ikusi eta Euskal Herriko lurrak emandako mozkin ederrak ekarri ditugu etxera.
#LuxuKomunala da, #BiharEreLaborari izateko bidea.
Astea Bartzelonan (bo, ez naiz #Sants auzotik atera 😅) lanean pasata etxean bueltan, nekatua baina pozik.
Bertako burkide kooperatibistekin harremanak landu, eta ezagutzak elkarbanatzeko egun bikainak izan dira. Coòpolis, MigrESS, Ciutat Invisible, Tanda, Coop57, Batec, La Borda, Abarka, Diomcoop, La Dinamo, XES, Bloc4... #LuxuKomunala horrelako kooperatibekin harremana izatea.
Bide batez, ekintza kooperatiborako lan-taldea ere indartu dugu.
Moltes gracies! 🌾
Adoain herriko #Perotx etxean, Ruper Ordorika entzuten egon gara etxekoak, sold out eta mobidarik gabe; #LuxuKomunala.
Bainua zubiko herri-putzuan.
Edo "beratzen jakuzi naturalean"
#bainua #Ezkurra #Zubieta #Malerreka #Nafarroa #BabeslekuKlimatikoa
#SantMalou|en itsas behera probestuz Chateaubrianden hilobia bisitatu dugu, Grand Bé irlara oinez pasatuz:
https://fr.wikipedia.org/wiki/Grand_B%C3%A9
Gero itsasoko piszinan bainu ederra hartu dugu, #LuxuKomunala.
#Bidean #Bretainia #Breizh #SaintMalo #Chateaubriand #bainua