Alex (e)k Hedoi Etxarte(r)en Izen baten promesa liburuaren kritika egin du (Narratiba, #158)
Memoria eta dolua
3 izar
Planteamendu interesgarria: liburua bi narrazio-lerrotan ardaztea eta kapituluz kapitulu batetik bestera salto egitea, aitaren lagunen elkarrizketak eta bere oroitzapenak txirikordatuz. Batean memoria, bestean dolua.
LKI-ko jendea ezagutu dut gaztetan (ez Aitorren belaunaldikoak, jakina), baina ez nuen mugimenduaren historia ezagutzen. Agian horregatik nahi nuen liburua irakurri. Alde horretatik ongi. Aitorren lagunen bizipenen bidez kontatzen du bereziki. Faltan bota dut testuinguru apurtxo bat gehiago ematea. ORT-ko jendea ere ezagutu dut, gerora ezker abertzalean ibili direnak. POUM George Orwell-en liburuaren bidez ezagutzen dut (Homenaje a Cataluña), baina ez nekien EH-n ere inplantaziorik izan zutela.
Hedoiren dolua ere interesgarria... baina tarteka galdu egin naiz bere gogoetetan (sofistikatuegiak niretzat)
Aipu batzuk: -Lisabören abesti baten letrarekin geratu naiz: "Zugandik ezer espero ez denean zara kasik askea" -Gaixotasunari buruz, autonomia galtzen denean: "Hor deskubritu nuen bizitza eta heriotza ez den hirugarren toki bat zegoela" -"Inuxenteak ginen. Iraultza posible zela uste genuen"
Gustukoak ditut soinu-banda duten liburuak: - …

Gustukoak ditut soinu-banda duten liburuak: - Georges Moustaki - Sans la nomme - Mouloudji - L'amour l'amour l'amour - La bomba in testa - Fabrizio De Andrè - Amália Rodrigues Fado Português - Stormy Six - Stalingrado