IzaskunEizagirre (e)k Gorka Bereziartua Mitxelena(r)en Garondoan liburuaren kritika egin du
Oso gomendagarria
5 izar
Erabat harrapatu nau eta oso gustora irakurri dut. Irentsi egin dut.
314 orrialde
Euskara hizkuntza
Alberdania(e)k argitaratua.
Erabat harrapatu nau eta oso gustora irakurri dut. Irentsi egin dut.
Euskal Herriko gazte-belaunaldi baten bizipenak jasotzen ditu liburuak, eta, fikzioa izanik ere, oso modu sinisgarrian kontatzen ditu. Ez da zehatz-mehatz nire belaunaldia, baina oso gertuko kontuak iruditu zaizkit: Lizarra-Garazi, su-etenaren amaiera, ilegalizazioa, atxiloketak, torturak... Horiek guztiak bertatik bertara bizi ditugu. Agian, horregatik da liburua horren erakargarria.
Narratzaile-aldaketak, hasieran batez ere, despistatu egin dezake... baina dinamika berehala hartzen da. Ebook formatuan irakurri dut eta zenbat orri falta ziren ikusten ez nuenez... liburua bapatean amaitu delako inpresioarekin geratu naiz. Azkarregi ;-)
Oso gustura irakurri dut Gorkaren Garondoan liburua. Gure Euskal Herri maitean edonork bizi izan duelako paperera moldatu duen gertakarietarikoren bat gutxienez, eta errelatoaren garaiotan halako ausardiaz gai korapilatsu honi heldu izana eskertzekoa da. Kontakizun zintzoa iruditu zait. Eta oso ongi ekarria. Egia da despistatu xamarturik ibili naizela irakurketari heltzerakoan protagonista nor zen argi ebatzi ezinda, eta atzera buelta batzuk egin behar izan ditut ohartu naizen arte egilearen hautua izan dela bi narratzaileen arteko marra fin hori ia bat bihurtzea. Erabaki interesgarria eta polita. Estilo bizia du Gorkak eta azkar egiten duzu aurrerantz pisu handiko gertaerak aisa liserituz. Agian izanen da, ahozko hizketaren nola moldeen zertzeladaz lagundu eta tartekatu dituelako protagonisten arteko elkarrizketa oroitzapenak. Dena hezur haragitu du. Hasi pertsonen sentimenduetatik, segi giro politiko eta sozialetik, tira komunikabideen jokaeretatik, etorri eta buelta sare sozialekin, eta bukatu norbere korapiloen munduan lotuta; hari mataza, maila intimoan askatuz: zer eta nola bizi izan duen …
Oso gustura irakurri dut Gorkaren Garondoan liburua. Gure Euskal Herri maitean edonork bizi izan duelako paperera moldatu duen gertakarietarikoren bat gutxienez, eta errelatoaren garaiotan halako ausardiaz gai korapilatsu honi heldu izana eskertzekoa da. Kontakizun zintzoa iruditu zait. Eta oso ongi ekarria. Egia da despistatu xamarturik ibili naizela irakurketari heltzerakoan protagonista nor zen argi ebatzi ezinda, eta atzera buelta batzuk egin behar izan ditut ohartu naizen arte egilearen hautua izan dela bi narratzaileen arteko marra fin hori ia bat bihurtzea. Erabaki interesgarria eta polita. Estilo bizia du Gorkak eta azkar egiten duzu aurrerantz pisu handiko gertaerak aisa liserituz. Agian izanen da, ahozko hizketaren nola moldeen zertzeladaz lagundu eta tartekatu dituelako protagonisten arteko elkarrizketa oroitzapenak. Dena hezur haragitu du. Hasi pertsonen sentimenduetatik, segi giro politiko eta sozialetik, tira komunikabideen jokaeretatik, etorri eta buelta sare sozialekin, eta bukatu norbere korapiloen munduan lotuta; hari mataza, maila intimoan askatuz: zer eta nola bizi izan duen bakoitzak tokatu zaion unea, bilatu duen maitasuna, edo gertatu zaion ezbehar edo gertakari oro zirriborratuz. Bizitzaren hausnarrean aritu zaigu era desordenatu batean. Liburu borobila!
Geruza asko dituen nobela, denak gozagarriak eta errazak. Nonor bere burua ikus dezake geruza baten edo bestean.