Silueta

Euskara language

Published by Susa.

5 stars (8 reviews)

1 edition

Hau ez da eleberri bat, ezta beharrik ere

5 stars

Platonen kobazuloaren mitoa aipatzen da kritiketako batean. Esku artean dugun liburuak ere badu horretatik. Irakurgai ditugun kritikak dira ustezko jatorrizko liburutik jasotzen ditugun itzalak, ezin baitugu hura zuzenean ezagutu. Isla horiek badute fidagarritasunik? Zenbaterainoko zehaztasunez berreraiki dezakegu jatorrizkoa horietatik abiatuta?

Ez da hori Ibarbiaren liburuari egindako kritiketan irakurritakoak eskuartean dugun liburu fisikoari ere aplikagarriak zaizkion aldi bakarra, nire ustez. Liburu bitxia da, oso "meta", nolabait esateko. Ez da eleberri bat, eta ez du beharrik ere, irakurtzeko interesa piztu eta mantentzeko.

Liburuaren amaiera aldera iruzkingileetako batek dioen bezala, "zuzentzera nator nire hasierako iritzia: nobela bikaina da Silueta. Irakurri beharrekoa. Eta, batez ere, iruzkindu beharrekoa". Ildo horretatik, infinituraino jarraitu dezakegu, liburuaren kritiken kritikak eginez. Nire gomendioa, zuk ere irakurri, gozatu, kritika egin, eta katera batzea.

Kritika baino zerbait gehiago

5 stars

Existitzen ez den liburu bati egindako kritiken liburu bati kritika egitea gauza konplexua da. Indartsu hasten da, une batzuetan metaliteratura da, baina hazten eta hazten doa, existitzen ez den Ibsrbiaren liburuak bezala epilogo indartsuarekin uzteko. Harrigarria hizkuntza, hizkera eta erregistroen kontrola.

33. kritika

5 stars

Zirt-zart, ironia finez eta distira handiko pasarteekin, Ibarbiak heltzen die gure garaiko mintzagai nagusi batzuei: memoria historikoa, feminismoa, batua/euskalkiak, itzulpengintza, ikus-entzunezkoen eragina literaturan... Gozatzeko nobela. Egileak elkarrizketetan dio ezetz, baina esango nuke baten bat, jarriz gero , kritikari batzuk identifikatzeko gai izango dela. Ibarbiaren hurrengoaren zain!

reviewed Silueta by Harkaitz Cano

32. kritika

No rating

Ze esango dizuet nik bada... oso ondo pasa dut Ibarbia jaunaren eleberri berria irakurtzen. Aurretik narratiban egindako lanak ezagututa (Pasaia SlowBlues, Beluna FreeJazz, Twister, Fakirraren ziztailua) oraingoan ere sakonera handiko lana espero nuenean, ustekabeko ederra ekarri digu "boutade"-tan ezaguna zaigun idazleak. Humore fin eta algarak sor ditzakeen ironia erabiliz, zirt-zart bidaltzen dizkio primeran bideratutako kritikak gure gizarte eta kultur sistemari. Frank Kwiwasotten ipuin motz eta Jocelyn D'Bwissa-ren haiku umoretsuen antza hartu arren, Ibarbiak izugarrizko lana egiten du atal bakoitzak bere egilearen kutsu eta pertsonalitatea izan dezan, irakurlea gogor helduz hari fin horrekin. Bahiketei buruzko beste eleberrri bat espero baduzu, jai daukazu. Eskuratu, ireki eta hasi irakurtzen, ez zara damutuko! ;)

avatar for Urk0

rated it

5 stars
avatar for Izaro

rated it

4 stars
avatar for Saioanaiz

rated it

4 stars