#BramStoker aldi berean liluratuta eta beldurtuta zegoen Emakume Berriarekin (indarra hartzen ari zen emakume emantzipatuarekin). Horren adibide dira #Drakula ko #MinaMurray (gero #MinaHarker ), #TheMan nobelako #Stephen (honek izen maskulinoa ta guzti dauka) eta #TheJewelOfSevenStars eko #Margaret. Azkena bereziki interesgarria da ikuspegi honetatik,are gordinago agertzen delako lilura/beldur kontu hau: #Egiptomania nobela viktoriar horietako bat da, bere arkeologo, momia eta madarikazioekin 1/
#drakula
Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean
Banpiroak Arantzazun?! The Ground Itself mahai jolasaren moldaketa bat erabiliz, atzo balizko Arantzazu gotiko baten historia imaginatu genuen, XV. mendetik XXII.ra. Behelaino misteriotsu, Iturrigorri odol-iturri bihirturrik eta mamu izakien agerpenekin.
@Gailetagilearen_Alaba #Drakula -ren itzulpenak lagundu zigun, @rolariak lankidetzaren uztailari beste buelta emanez.
Mila esker mahaikide apartak izan ziren @petrux , Maddi eta Kepari.
Dezima batzuekin etxean, lo asko egin dut eta ondo hidratatu naiz.
Ez naiz ausartzen egoera honetan #Drakula irakurketa berrartzen... 🧛🏾
Asier Iturralde Sarasola erabiltzailea Bram Stoker(r)en Drakula irakurtzen hasi da
Aspaldiko partez @elegose@mastodon.eus irakurle taldean parte hartuko dut!
#Drakula pertsonaia, eta banpiroak orokorrean, ezagutzen ditut pelikula eta bideojokoetatik. Nork ez? Baina Bram Stoker-en liburua irakurri gabea naiz. Ana Moralesek (@Gailetagilearen_Alaba@mastodon.eus) egin duen euskarazko itzulpena aukera bikaina iruditzen zait klasiko honetara gerturatzeko.
Aldatsa :toka: Elegose irakurle taldea erabiltzailearen egoerari erantzun diot
@elegose Niregatik primeran! Denbora daramat irakurle taldearekin berriz bat egiteko gogoarekin eta, kasualitatez, atzo erosi nuen @Gailetagilearen_Alabak itzulitako #Drakula.
Oheratzeko desiratzen: #Drakula daukat zain...
@Gailetagilearen_Alaba
RE: https://mastodon.eus/@Gailetagilearen_Alaba/117202981311926491
#Drakula, euskaraz, eta @Gailetagilearen_Alaba k itzulita. Irakurtzeko desiratzen!
#Hizkuntzak eta #itzulpengintza guztiz harrigarriak dira berez, baina hori hala izanda ere, badira kontu batzuk ezin sinestekoak. #Drakula nobela 1897an ingelesez argitaratu eta 3 urtera, islandierazko itzulpena argitaratu zen, Ásmundssonek egina,arrakasta handiz. Bada, 100 urte baino gehiago pasatuta, 2014an Hans Corneel de Roos holandesa ohartu zen... zera... islandierako bertsioa eta Stokerrek idatzitako ingelesezko jatorrizkoa ez zetozela bat. Alegia, islandierazkoa beste bat zela. 1/
