Asier Iturralde Sarasola (e)k Jon Arretxe(r)en Txerriak eta loreak liburuaren kritika egin du
Txistorrezko urka-bilurra
5 izar
Azaleko txistorrezko urka-bilurrak ondo adierazten du eleberri honen tonua: beltza da, hilketak daude, biolentzia gordina, baina baita umorea eta egoera absurdoak ere. Protagonista nagusia interesgarria da, behar bada nobela gehiagotarako ere eman dezake jokoa, eta kontakizuna arina, irakurtzen jarraitzera gonbidatzen duena.
