Asier Iturralde Sarasola (e)k Koldo Izagirre(r)en Ategorrietan Fisterra liburuaren kritika egin du
Donostiako langileen herri historiaren atala
5 izar
Gaur egun bezala, duela 100 urte ere, postaleko Ñoñostia turistifikatuaren atzean bazen beste Donostia bat, langileena, herrikoia. Historia liburuetan askotan errege eta handi-mandien kontuak nagusitzen dira. Horregatik dira beharrezkoak komiki hau bezalakoak, herri xehearen bizimodua eta langile borrokako gertakari ahaztuak begi bistan jartzeko.
1931an Guardia Zibilak eragindako sarraskia dago kontakizunaren muinean, baina beste hainbat gai ere ageri dira. Espero nuena baino ertz gehiago aurkitu ditut.
Marrazketa estiloa ere gustatu zait. Liburua esku artean hartu nuenean kolorearen erabilera zehatza deigarria iruditu zitzaidan.
