Iñigo Ibarra (e)k Marga Tojo(r)en Sarela liburuaren kritika egin du
Nobela beltza
5 izar
Hilketa batekin hasten da liburua. Kazetaria da protagonistetako bat. Idazleak mundu hori ongi ezagutzen du eta nabari da. Misterioa ez da eleberriaren osagai bakarra, hausnarketa eta hari-mutur asko dakartzalako. Gai eta ertz asko ukitzen ditu: eskuin-muturra, gizon boteretsuak, matxismoa, prostituzioa, sexua, rock musika... Komunikabideen berriak emateko begirada du ardatzetako bat. Etengabe ageri da eleberrian. Oso ongi tartekatu ditu kontakizun nagusia eta irudipen ezberdinak Santiagoko azpi-mundu moduko horretan. Nire ustez euskarara ekartzeko moduko liburua da.