Iñigo Ibarra (e)k Miren Agur Meabe(r)en Amorante frantsesa liburuaren kritika egin du
Aparta!
Inoiz irakurri gabea nintzen poesia eta narratiba uztartzen zituen lanik. Eleberri beltza idatzi du Miren Agur Meabek. Baina olerkietan emana. Eta badu intriga! Hilik azaldutako nerabe bat du abiapuntu. Protagonistak eskolatik ezagutzen du. Eta nerabe horren lagun batek haren egunerokoa ematen dio. Handik aurrera, misterioa hitz aukeratu eta egokietan paperera ekarria aurkituko duzu. Baita gazteen hizketa-moldea olerki bihurtua tokatzen denean. Dena ongi zaindua.
Ez naiz poesian aditua. Ez dakit askorik. Baina intuizioak esaten dit liburu aparta idatzi duela Miren Agurrek. Niri behintzat, izugarri pila gustatu zait.