Kritikak eta Iruzkinak

Iñigo Ibarra

Mendilarre@paperjale.eus

duela 3 urte, 5 hilabete(e)an batu zen

Gustuko liburuak ekarriko ditut bertara. Modu batera edo bestera, bihotzean, koxk egin didaten horiek. 🥰 Bai, badakit, puntuazio bera eman arren, badakit guztiak ez daudela maila berean. Ez direla liga berekoak. Kontua da, bakoitzak bere neurrian nire barrenak mugitu dituela. Eta bakoitzak puntuazio altua merezi duela bere kategorian. 🌿

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Iker Aranberri Sarasua(r)en Baden verboten liburuaren kritika egin du

Iker Aranberri Sarasua: Baden verboten (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 izar

Noiz utzi genion xaloak izateari? Gaztaroaren alaia deitzen duten hori noiz hasi zen gure egunerokotik …

Elegantea

5 izar

"Igeri egitea debakatua dago" hori da Baden Verbotenen esanahia. Eta kontrazalean datorren olerkiak ederki laburbiltzen du liburuan agertzen den galeraren presentzia etengabea. Izan hizkuntzarena, izan herriarena, idealena, pertsonena, bizitzarena edo hitz soilarena. Kontraesanen lurretan, zalantzen lautadetan eta ziurgabetasunaren besoetan kulunkatuko gaitu olerkiz olerki eta, pilulak bezala irentsita, gure bihotza eta gogoa ukituko du aldiro. Liburu ederra Iker Aranberrirena!

(e)k Arantzazu Lizartza Saizar(r)en 0 negatiboa liburuaren kritika egin du

Arantzazu Lizartza Saizar: 0 negatiboa (Paperback, Euskara language, Pamiela) 5 izar

Nola josten da eguneroko bizitza ospitaleko bizitzarekin? Nola josten dira eguneroko ogi barra erostera joatea, …

Dotorea.

5 izar

Oso gustura irakurri dut Arantza Lizartzaren lehendabiziko lana. Medikua da bera eta bere baitako ebakuntza gelatik atera dira poemaok. Trakestaz dituen eskuen fintasun eta dotoreziaz ekarriak. Aitaren dolua du idazgai, medikuen motxila aipagai. Eta hanka-sartzeak, kezkak, gaitzak, segurtasun falta eta gizarte gaiak, besteak beste. Hainbatetan, ahapaldiz ahapaldi doazen esaldien luzetasunak harritu nau. Baita gustatu ere! Liburu ederra da, zinez.

(e)k Hedoi Etxarte(r)en Izen baten promesa liburuaren kritika egin du (Narratiba, #158)

Hedoi Etxarte: Izen baten promesa (Hardcover, euskara language, Susa) 4 izar

Aitor Etxarte Berezibarren hiletan oihukatutako akats batek —Gora Liga Komunista Iraultzailea!— idazlearen aitaren gaztaroko jendea …

Beste Iruñea bat.

5 izar

Oso gustura irakurri dut Hedoiren liburua. Erritmo egokian eta era ordenatuan kontakizun ezberdinak aletzen asmatu baitu. Aitaren dolua du kontagai nagusia, eta haren inguruan ardazten dira kontalari ezberdinek dakartzaten istoriak. Idatzi gabeko Iruñea baten lekukoa da. Nik bizi ez baina gurasoen oroitzapenetatik ezagunak zaizkidan hainbat pertsona eta une agertzen dira. Esaterako: Artajo eta Asurmedi Muthikoko mendi taldetik ezagutzen zituzten; amak Potasasen egiten zuen lan; osaba, Merced kalekoa dugu, Emilianoz galdetuta, izena ezaguna egiten zitzaion arren ezagutzen ez zuena. Baina Iruñea komunista horren antolamenduaz ezer gutxi nekien. Liburu interesgarria, beraz.

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Esne-berriketan liburuaren kritika egin du

Begoña Durruty, Uxue Alberdi Estibariz: Esne-berriketan (Basque language, 2025, Elkar) 4 izar

Ahoz belarrikoak

5 izar

Kontakizun barregarriak, hunkigarriak, gogorrak, ederrak, mingarriak... denetik dago Uxueren liburu berrian. Emakumeek bizitutakoak dira guztiak. Emakume xelebreak, ausartak, bizkorrak, eraskak, langileak, zintzoak... Denak, ahoz belarrira jaso, eta halatsu paperera moldatuak, hizketan bezalaxe, orriak dilindan irakurleon begietara dir-dir eginez ekarrita. Eta politak dira oso, ia denek badutelako halako ttak xarmangarri bat.

(e)k Josu Goikoetxea(r)en Lakioa liburuaren kritika egin du

Josu Goikoetxea: Lakioa (Euskara language, 2025, Elkar) 4 izar

Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten …

Dotorea.

Baloraziorik ez

Gustatu zait Lakioa. Idazmodu landua eta dotorea aurkitu dut. Magia, nire begietara. Nabari da esaldien osaketan eta hitzen aukeraketan dagoen lana. Pausa, eta erabakia hartzeko hausnarra. Eta jakina, dotorezia idatzia ahozko literaturaren bizitasunarekin zipriztintzeko hartutako hautu neurtua. Gainezka ez egiteko kantitatean. Txukun. Eta ipuinak gustatu zaizkit. Horien mamia. Ongi egituratuak eta atmosfera ezerosoa dutenak. Atmosfera da liburuaren ezaugarri nagusia. Protagonisten estuasuna. Liburu ederra.

(e)k Marga Tojo(r)en Sarela liburuaren kritika egin du

Marga Tojo: Sarela (Paperback, Galego language, Edicións Positivas) 5 izar

Unha xornalista de volta en Compostela, un trompetista, o cadáver dunha muller no río Sarela, …

Nobela beltza

5 izar

Hilketa batekin hasten da liburua. Kazetaria da protagonistetako bat. Idazleak mundu hori ongi ezagutzen du eta nabari da. Misterioa ez da eleberriaren osagai bakarra, hausnarketa eta hari-mutur asko dakartzalako. Gai eta ertz asko ukitzen ditu: eskuin-muturra, gizon boteretsuak, matxismoa, prostituzioa, sexua, rock musika... Komunikabideen berriak emateko begirada du ardatzetako bat. Etengabe ageri da eleberrian. Oso ongi tartekatu ditu kontakizun nagusia eta irudipen ezberdinak Santiagoko azpi-mundu moduko horretan. Nire ustez euskarara ekartzeko moduko liburua da.