Erabiltzailearen profila

Mai_te95 Blokeatutako kontua

Mai_te95@paperjale.eus

duela  urte 1, hilabete 1(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Mai_te95(r)en liburuak

Orain irakurtzen

Irakurrita

(e)k Elena Ferrante(r)en My Brilliant Friend liburuaren kritika egin du ([Neapolitan -- book one])

Elena Ferrante: My Brilliant Friend (Paperback, 2015, Europa Editions) 5 izar

From one of Italy's most acclaimed authors, comes this ravishing and generous-hearted novel about a …

Napoli barnetik

5 izar

Elena Ferrante goitizenaren atzean nor ezkutatzen den zehazki ez dakigun arren, deskribapenetarako gaitasun paregabea duen idazle batekin topo egiten dugu.

Nik italieraz irakurri nituen tetralogia honetako lau liburuak baina Igela argitaletxeak euskarara itzulita argitaratu ditu. Napoli inguruak eta protagonistaren bilakaera gertu gertutik ezagutzeko aukera ematen digu testuak, behin eta berriz itzultzeko moduko bidaia polit polit bat!

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Aitaren etxea liburuaren kritika egin du

Karmele Jaio Eiguren: Aitaren etxea (Paperback, Basque language, 2019, Elkar) 5 izar

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari …

Bikaina

5 izar

Pertsonaia desberdinen ikuspuntu eta bizipenak azaltzen ditu oso modu arinean. Irakurtzeko oso erraxa da eta barreneraino sartzen zaizun liburu horietako bat dela erranen nuke. Gero, norbere bizipen, balore, pentsaeren...arabera, hausnarketarako, autokritikarako edota gizartean normalizatuta dauden zenbait jokaerekiko ikuspuntua zalantzan jartzeko balio dezake.

(e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Belarriko kilkerra liburuaren kritika egin du

Uxue Alberdi Estibariz, Begoña Durruty: Belarriko kilkerra (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Ahoz kontatu eta belarriz jasotako testuak dira. Norbaitek apartatu ditu eguneroko bizitzako gertakari-sailetik eta gorde …

Kuttuna

5 izar

Kontaketa laburrez osatuta dago liburua. Oso errex irakurtzen da eta denetariko istorioak jasotzen ditu. Pertsonaiak irudika ditzazkezu, bai eta haien solas egiteko modu eta izaerak ere. Dibertitu, hausnartu, hunkitu... denetariko emozioak sentitzen ahalko dituzu irakurketan zehar. Ohiko nobeletatik desberdintzen den altxor kutttuna ekarri digute Uxue eta Begoñak.

(e)k Juan Gómez-Jurado(r)en Todo arde liburuaren kritika egin du

Juan Gómez-Jurado: Todo arde (Hardcover, español language, 2022, Ediciones B) 4 izar

Esta es la historia de tres mujeres que lo han perdido todo.

Incluso el miedo. …

Dezepzioa

izar 1

Egile honen 'Reina roja' trilogia asko gustatu zitzaidan eta horregatik animatu nintzen liburu hau irakurtzera. Egia esan, liburua interesgarri noiz jarriko esperoan eman dut irakurketa osoa, baina hori ez da gertatu. Liburu hau irakurtzea denbora galtze bat dela iruditzen zait. Nik ez nuke gomendatuko.

(e)k Amets Arzallus Antia(r)en Miñan liburuaren kritika egin du (Narratiba, #131)

Amets Arzallus Antia, Ibrahima Balde: Miñan (Paperback, Euskara language, 2019, Susa) 5 izar

Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo …

Ezinbertzekoa

5 izar

Egun bakar batez irakurtzeko moduko liburua. Errexa baina zaila aldi berean, kontakizunen garraztasunagatik. Barruak mugitzen dizkizu eta hausnarketarako bidea irekitzen laguntzen du. Oso gomendagarria eta beharrezkoa. #PaperjaleZozketa