Kontaketa laburrez osatuta dago liburua. Oso errex irakurtzen da eta denetariko istorioak jasotzen ditu. Pertsonaiak irudika ditzazkezu, bai eta haien solas egiteko modu eta izaerak ere. Dibertitu, hausnartu, hunkitu... denetariko emozioak sentitzen ahalko dituzu irakurketan zehar. Ohiko nobeletatik desberdintzen den altxor kutttuna ekarri digute Uxue eta Begoñak.
Erabiltzailearen profila
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
Mai_te95(r)en liburuak
Irakurrita (9 guztiak ikusi)
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
Mai_te95 (e)k Uxue Alberdi Estibariz(r)en Belarriko kilkerra liburuaren kritika egin du
Mai_te95 (e)k Juan Gómez-Jurado(r)en Todo arde liburuaren kritika egin du
Dezepzioa
izar 1
Egile honen 'Reina roja' trilogia asko gustatu zitzaidan eta horregatik animatu nintzen liburu hau irakurtzera. Egia esan, liburua interesgarri noiz jarriko esperoan eman dut irakurketa osoa, baina hori ez da gertatu. Liburu hau irakurtzea denbora galtze bat dela iruditzen zait. Nik ez nuke gomendatuko.
Mai_te95 (e)k Amets Arzallus Antia(r)en Miñan liburuaren kritika egin du (Narratiba, #131)
Ezinbertzekoa
5 izar
Egun bakar batez irakurtzeko moduko liburua. Errexa baina zaila aldi berean, kontakizunen garraztasunagatik. Barruak mugitzen dizkizu eta hausnarketarako bidea irekitzen laguntzen du. Oso gomendagarria eta beharrezkoa. #PaperjaleZozketa