Itzuli

(e)k Karmele Jaio Eiguren egilearen Maitasun kapitala irakurtzen amaitu du

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Karmele Jaiok maitasunei eskaintzen die liburua. Askatasunaz, maitatzeko moduez, desirez, indarkeriaz, maitasunaren eraikuntzaz, beharrez, adiskidetasunaz, feminismoaz, sexuaz... aritzen da.

Oso modu trebean, bete-betean asmatzen duela esango nuke. Azaltzen hain zailak izan daitezkeen baina era berean guztiok noizbait bizi eta sentitu izan ditugun egoerak azaleratzen ditu.

Arte eta literaturak leku berezia dute gainera liburu honetan. Erreferentziaz betea, hausnarketara eta barnera begiratzera gonbidatzen gaitu beste behin idazleak.

Niri pertsonalki asko gustatu zait. Jaioren aurreko lanen haria jarraitzen duela erranen nuke, gaiaren konplexutasunetik istorio eder bat ateraz.

Irakurtzeko oso erraza egin zait eta zalantzarik gabe (eta bereziki bere beste liburuak gustoko izan badituzu), gomendatuko nuke.