Olatuak sutzen direnean

Basque language

Published 2025 by Txalaparta.

ISBN:
978-84-10246-46-1
Copied ISBN!

View on OpenLibrary

4 stars (2 reviews)

Zarautz, 1980ko hamarkada. Zehatzago, Bermudako triangelua edo barrio txino esaten dioten auzoa, eta Franco hil ondoko urteak. Etxe berera urte bateko aldearekin sortu diren bi anaiaren bizitzari segitzen die Haritz Larrañagaren lehen eleberriak. Haurtzaroa eta heziketa konpartitu arren, bide desberdinei heltzen diete: bata, askatasun indibidualaren bila, itsasoan babestuko da, surflari porrokatu bihurtuta; besteak askatasun kolektiboa izango du helburu, eta borroka armatuaren olatuan murgilduko da. Hartutako bideak paisaia ezberdinetara eramanen baditu ere, haurtzaroko auzoak bere lekuan jarraituko du, ez, ordea, mudatu gabe.

1 edition

reviewed Olatuak sutzen direnean by Haritz Larrañaga Altuna (Amaiur)

Surfa eta borroka

No rating

Ona. Erraz irakurtzen da.

“Surfa eta borroka” da atal baten izenburua. Ondo laburtzen du liburua. Igoal hobetu zitekeen: “Surfa bai, borroka ere bai”. Haritz Larrañaga surflaria da eta surfari buruzko artikuluak idazten ditu GARA egunkarian.

Apunte batzuk: - Surfari buruzko azalpenak ez zaizkit astunak egin. Interesgarria egin zait. - Nerabe eta gazte garaiak ekarri dizkit gogora. Gertaera batzuk erabat identifikarriak. Batzuk oso gertukoak. -Ondo azaltzen du 80 hamarkadako testuinguru soziopolitikoa: borroka, kalea, kartzela… - Musika ere oso ezaguna egin zait: Heavy, Punk, Abril en Managua…

Oso gustura irakurri dut.