User Profile

Alex Locked account

Alex@paperjale.eus

Joined 1 year, 9 months ago

This link opens in a pop-up window

Alex's books

To Read (View all 6)

Currently Reading

2025 Reading Goal

10% complete! Alex has read 2 of 20 books.

Joseba Gabilondo: Apokalipsia guztioi erakutsia (Basque language, 2009, Erein) No rating

Neolitikoan hasten den eta 2050. urtean amaitzen den idazlan honek, historia, politika eta sexua nahasten …

Egia aitortzen badizuet, zientzia fikzioa ez dut gustukoa izan, duela oso gutxira artea. Agian #paperjale ren bidez hartu diot gustua. Ziur aski ez da oso termino egokia. Zientzia fikzio gisa izendatzen diren liburu gehienek (onak direnak, behinik-behin) bestelako kategorizazioa mereziko lukete.

"Apokalipsia guztioi erakutsia" irakurtzeko gisa markatu dut, baina benetan orain arte deigarri egin zaidana "independentziaren dekalogoa" proiektua izan da. 10 ipuin izango dira Euskal Herriko independentzia hizpide. Ez da zientzia fikzioa izango, baizik eta, Donna Haraway-k esango lukeen moduan, fikzio espekulatiboa. Etorkizun inprobableak esploratu, eta etorkizun posibleen zantzuk bilatu. Lehen bost narrazioak #mastodon en bidez partekatu ditu, eta horiei buruzko iritzia eskatu du. Bere web-orrian argitaratu ditu: josebagabilondo.weebly.com/

Iragarri duenez, liburua laster argitaratuko du. Zuek aukeratu: (a) web-orrira joan eta han argitaratu dituen istoriak gozatu; (b) hilabete batzuk itxaron eta liburua eskuratu oso-osorik... (Edo biak)

reviewed Amazurtza by Joxan Oiz Arruti (AMAIUR)

Joxan Oiz Arruti: Amazurtza (Euskara language, Txalaparta) 5 stars

Donostia, 1876ko ilbeltz elurtua. Karlisten bonbapean dago hiria, periodikoak egunero argitaratzen du zenbat pepino erori …

Hilketa bat Bilintxen eta Domingo Kanpañaren Donostian

4 stars

Ongi. Badu suspense puntu bat.

Pertsonaien izenengatik izan daiteke, edo idazkeragatik, baina nobelak badu halako kutsu zaharra... beste garai bateko nobela izango balitz bezala. Iruditu zait apropos egina dagoela; hau da, Joxanek hizkera hori erabili duela nobela garai hartan giroteko.

Karlistadei buruz euskaraz irakurri ditudan liburuak edo ikusi ditudan film apurrak karlisten ikuspegitik kontatuak daude , ez liberalen ikuspegitik. Alde horretatik, iruditu zait estereotipo batzuk apurtzen dituela. Bitxia egin zait pertsonaje historikoak erabiltzea fikzioa kontatzeko... Tarteka sarean begiratu behar izan dut, dena delako pertsonaje bat benetakoa ala fikziozkoa ote den jakiteko.

Grazia egin dit Bilintx eta Domingo Kanpaña liburuan ikusteak... Ezaguna da elkarri zirika ibili ohi zirela:

Mando baten gainean Domingo Kanpaña ez zihoak hutsikan mando horren gaina. Azpian dihoana mandoa dek baina, gainekoa ere badek azpikoa haina mando baten gainean bestea alajaina.

Amaiera agian apurtxo bat deskonpensatua dago. Agian azkarregi gertatzen da.

Marta G. Franco: Las redes son nuestras (Paperback, Consonni) 5 stars

Internet era nuestra. Nos la robaron entre quienes viven de extraer nuestros datos personales y …

Sareak gureak (izango) dira

4 stars

Ongi. Oso ongi. Agian spoler gehiegi. Gauza asko irakurriak nituen liburuari buruz, eta baliteke espektatiba gehiegi izatea.

Esanguratsua (eta argigarria) iruditu zait hiru lapurreten kontakizuna. Liburuaren arabera hiru aldiz lapurtu digute Internet:

  • Internetaren garapenaren atzean ikerketa-zentro publikoak egon ziren... harik eta pribatizatu eta lau enpresen eskutan utzi zutenera arte: arriskuak sozializatzea eta etekinak pribatizatzea.

  • Jendea sareetan gauza interesgarriak egiten ari zenean, Web 2.0 deitu zuten negozio-eredua asmatu eta hori guztia bereganatu egin zuten. Halere erabiltzen jarraitu genuen, harremantzeko.

  • Hirugarrenez lapurtu digute, sarea gure datu pertsonalak bereganatzeko eta gorrotoa elikatzeko tresna bihurtu dutenean. Egungo paradigma da: nori jarraitzen diozun gero eta inportantzia gutxiago du.. logaritmoak agintzen du.

Iruditzen zait kontakizun hori ederki laburtzen duela liburuaren nondik-norakoa.

Apunte gehiago:

(a) Ederki deskribatzen ditu sareek fakeak sortzeko eta gorrotoa hedatzeko erabiltzen dituzten mekanismoak. Beldur pixka bat ematen du, egia esan. Sarritan iruzkin xelebreak izaten dira, politikoki inkorrektoak... Troia-zaldi baten moduan funtzionatzen dute, …

reviewed Zenbaki gorriak by Jon Arretxe (Toure saga, #11)

Jon Arretxe: Zenbaki gorriak (Paperback, Euskara language, Erein) 4 stars

Hamabi urte igaro dira Mahamoud Touré Bilboko Afrika Txikira heldu zenetik, familia Burkina Fason utzita …

Touré Bartzelonan

4 stars

Bost egunetan irakurri dut liburua. Gustura. Touré detektibearen sagako lehen liburua irakurrita nuen soilik. Telesaila ikusita ere bai. Ez dakit hori ona den ala ez, baina baldintzatu egiten du neurri batean: ezin saihestu liburuan ere aktorearen aurpegia ikustea.

Eszenarioa zertzeko erabiltzen dituen gaien eta irudien gaurkotasunak harritu nau: turismoaren inguruko gatazka Bartzelonan (teleberrietan ikusi ditugun irudiak, manifestariek turistei ur-pistolekin "erasotzen" zietenean); amnistia-legeari buruzko hika-mikak, eskuin muturraren gorakada, droga berrien sarrera...

Iruditzen zait lehen liburutik hona Touré pertsonajea asko aldatu dela. Agian merezi du erdiko liburuak esploratzea. Bigarrena eta hirugarrena podcast formatuan daudela ikusi dut. Aukera bat izan daiteke. www.eitb.eus/eitbpodkast/aisia-fikzioa/audioliburuak/toure/

Liburuaren amaierari buruzko espolerrik ez dut inon ikusi. Neuk ere ez dut egingo, baina ez nuen espero.

Laburbilduz... ongi! Gustura!