Habiaren babesa.
Bake operatzailea.
Aukerako ohikotasuna.
Nondik-abiatu berri bat.
Nora-itzuli atsegin bat.
Ezeren faltarik ez. …
Lau dohai
Baloraziorik ez
Maria Merce Marçal, Itxaro Bordaren itzulpenez:
Menturari hiru dohain zor dizkiot: emazte sortu izana,
Klase sozial apalekoa eta herrialde zapaldukoa.
Eta hiru bider errebelde izateko urdin uherra.
Yolanda Arrietak lau aipatzen ditu: (1) emazte sortu izana, (2) idazlea, sortzailea, autonomo eta prekarioa; (3) euskalduna; (4) adina, zahartzaroaren gertutasuna.
Esaldi borobilez betetako lana iruditu zait... baina saiakera baten moduan irakurtzen tematu naiz eta ez dut behar bezala gozatu.
Virgina Woolf-ek aldarrikatzen zuen emakume idazleak gela bat norberarena behar duela, idazteko. Inoiz ez du izan... edo izan duenean, denon gela bihurtu da amaieran: arropa zintzilikatzeko, gauza zaharrak gordetzeko, bisitariak artatzeko... Geuk ere, hasieran, lan egiteko gela bat prestatu genuen, liburuz betea; baita bisitentzako gela bat ere... Denborarekin biak desagertu ziren eta ahal den lekuan lan egiten ohitu gara. Ez naiz damu!
Gutxi gorabehera adinkidea da Yolanda Arrieta... laugarren hogeikadan sartu berri gara biok: …
Maria Merce Marçal, Itxaro Bordaren itzulpenez:
Menturari hiru dohain zor dizkiot: emazte sortu izana,
Klase sozial apalekoa eta herrialde zapaldukoa.
Eta hiru bider errebelde izateko urdin uherra.
Yolanda Arrietak lau aipatzen ditu: (1) emazte sortu izana, (2) idazlea, sortzailea, autonomo eta prekarioa; (3) euskalduna; (4) adina, zahartzaroaren gertutasuna.
Esaldi borobilez betetako lana iruditu zait... baina saiakera baten moduan irakurtzen tematu naiz eta ez dut behar bezala gozatu.
Virgina Woolf-ek aldarrikatzen zuen emakume idazleak gela bat norberarena behar duela, idazteko. Inoiz ez du izan... edo izan duenean, denon gela bihurtu da amaieran: arropa zintzilikatzeko, gauza zaharrak gordetzeko, bisitariak artatzeko... Geuk ere, hasieran, lan egiteko gela bat prestatu genuen, liburuz betea; baita bisitentzako gela bat ere... Denborarekin biak desagertu ziren eta ahal den lekuan lan egiten ohitu gara. Ez naiz damu!
Gutxi gorabehera adinkidea da Yolanda Arrieta... laugarren hogeikadan sartu berri gara biok: "zahartzaroaren umezaroan". Zer pentsatua ematen du. Aipuak:
-"Ez du izutzen negu hurbilak uda betezko beroan, ametsak ernai bizi ditu zahartzaroaren etxean"
-"Amaren heriotzarekin hasten da norberaren zahartzaroa"
-"Ez da erraza zahartzea. Polikiago ibiltzen ohitu behar duzu, izan zinenari agur egiten eta zaren hau onartu..."
Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten …
Ipuinen lilura
Baloraziorik ez
Ahaztua nuen ipuin laburrek sortzen duten lilura. Oraindik ere esan ohi dut Sarriren "Narrazioak" dela inoiz irakurri dudan libururik onena... eta halaxe da, ez izan zalantzarik! Garai batean asko maite nituen narrazio laburrak. Susak edo Maiatzek beren aldizkarietan argitaratzen zituzten ipuinak gogoratzen ditut... edo bildumak: "Aurten ere diferente izanen da", Mikel Antzaren "Odolaren Usaina", Xabier Montoiaren ipuinak...
Josu Goikoetxearen liburuari horien zaporea hartu diot. Ipuin laburrak, hasi orduko amaitu egiten direnak. Irakurri ondoren, liburua itxi eta zer pentsatua ematen dutenak, edo ez... Batzuetan amaitu ondoren, berriro irakurri behar baitira, benetan zer gertatu den ondo ulertu nahian.
Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, …
Amaginarrebaren etxean katakume jaioberriak akabatzera behartzen duten gizonaren paraderoa, parranda-gauaren osteko goizean lagun zahar-berri baten konpainian esnatuko den emakumearen harridura, …
Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, zer itxura izango duen esplizituki …
Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, …
Errealismo alternatiboak
Baloraziorik ez
Oker ez banago Donna Haraway-k "fikzio espekulatiboa" terminoa erabiltzen zuen. Teoria fikzionatu egiten zuen, mundu posibleak asmatzeko. Josebak "errealismo alternatiboak" terminoa erabiltzea nahiago du, baina biek puntu komunak dituzte: balizko etorkizunak esploratu nahi dituzte, etorkizun posiblak, egungo gai kritikoen inguruan oinarrituta, eta horien gaieko arreta erakartzeko. Ipuinetan esploratzen diren ideiak eta kritikak 9. orrian esplizitatzen ditu: faxismoaren hazkundea; feminismoaren eta independentismoaren arteko lotura; migrazioek Euskal Herrira ekarriko dituzten aldaketak; jasatzen ditugun zapalkuntza ekonomikoak, utopiak...
Liburua sailkatzeko zaila da oso; baina bikaina da. Sareetan 2 ipuin gustukoenak zein diren galdetu ohi du Gabilondok. Nik garbi dauka: baten bat hautatzekotan 3 eta 5.
"Asesinatos de filólogos vascos" (3). Euskararen jatorriaren misterioaz ari da besteak beste. Euskararen genealogia bastarta eta era berean feminista eta erresistentea imajinatzen du, eta horren inguruan konspirazio geopolitiko bat fikzionatu. Xabi Payak ere halako fikzio bat sortu zuen AHALAKEN podcastean. Igoal hura ere entzutea interesatuko zaizue: guau.eus/s/ahalaken
"Ferrante, chatgpt, …

"Ferrante, chatgpt, orbis tertius." (5) Eta kultura (literatura) balitz, Euskal Herria indenpendentziara eraman dezakeena? Irakurle-klubak, literatura... Bitxia egin zait Ferranteren aipamena (neuretzat ere idazle fetitxe moduko bat da).
Gustatu bai, baina deseroso egin zaizkidanak:
"soluzio azkena" (4) eta "teleberri 2065-12-21" (9). Gai deserosoak egiten zaizkit, iruditzen zaidalako ez direla behar bezala lantzen ari: eskuin muturraren gorakada eta migrazioak dakarkigun erronka. Bigarren horri dagokionez, ez nuke inola ere migrazioa "arazo moduan" ikusi nahi... baina gizarte-kohesioa helburu duten planteamendurik gabe eta baliabide nahikorik gabe, zaila egiten zait "aukera moduan" ikustea.
Erabat engantxatu ez nauen bat:
"neodonostia, vudu (euskofuturismorantz)" (10). Argumentoak ez nau harrapatu... baina oso ongi pasatu dut bertan erabiltzen dituen hitz-jokoekin: neo-ternua trajeak, e-pistolak, Muskville, ExcheckoAnder...
Liburuaren izenburuak esplizituki adierazten duen bezala, nire hamar ipuinek euskal independentzia nola lortu eta, lortutakoan, zer itxura izango duen esplizituki …
Edukiari buruzko abisua
Kontuz... dezente aurreratzen ditut liburuaren nondik-norakoak
Zaila da utopiari buruz gauza berriak esatea. Iruditzen zait utopiarik eza nahiko gai errekurrente bihurtu dela. Alba Garmendiaren tesia 3 puntutan:
Zer da Utopia: (a) Existitzen ez den gizarte desiragarri bat da (b) Ez nahastu utopia eta politika: utopia politikoa da beti; baita politika ez du zertan utopikoa izan...(b) Komunikazio politikoak horrekin jolasten du: Gipuzkoako Foru Aldundiak "etorkizuna eraikiz" esaten duenean, politikaz ari da, baina utopia-kutsua igortzen digu burura. (c) Utopia ez da oraina, ez iragana, ez etorkizuna. Ez-denbora bat da. (d) Utopia eta errealitatea alderatzen ditugunean, bestelakotze-efektua sor dezake, errealitatea beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera ematen diguna.
Uxue Alberdiren "ibaia" ipuina hartzen du adibide gisa (baina oro har "Zirriborroak eta gero" bildumako beste edozein har zezakeen). Existitzen den errealitate (politiko) batetik abiatuta, errelato utopiko bat sortzen, egungo ezaugarri alternatibo horiek gizarte utopiko horretan nola gara zitekeen islatzeko. Utopia kritikoa aldarrikatzen du Albak, inperfektua, arazo guztiak erabat konpontzen ez dituena.
Utopia kanpoko egileen eskutik pentsatu izan dugula dio. Euskal pentsamendu kritikoa aldarrikatzen du, guretik pentsatzeko... bereziki Azurmendiren lana.
Irakurri bitartean gogora etorri eta gainbegiratu ditut gauzatxo batzuk: