Itzuli

(e)k Pleibak(r)en kritika egin du

Pleibak (Paperback, Susa) 4 izar

Erretratu itzela, baina batzuetan karikatura

4 izar

Azkar irakurtzen da, ez soilik laburra delako, baita erritmo bizia duelako. Bere bertutea hizkuntzaren erabilera bikainean dago, euskara zikina, gaztelaniak zikinduta, baina erritmoa hortik datorkio.

Belaunaldi berekoa naizenez, ikusi dut nire ingurua bertan, baina batzuetan elementu gehiegi sartu nahi zituela iruditu zait, erretratu fina zena (Bedaren erretratua maisulana da) pixka bat karikatura bilakatuz.

Burura etorri zaidana irakurtzen nengoela Welshen Trainspotting izan da, non pertsonaia bakoitzak pentsamendu jarioa hizkera/molde batean egiten duen. Distantziak distantzia, hemen ere, protagonistaren lehen eta bigarren pertsonak, haur eta nerabe hizkerak eta baserriko hizkerak txirikordatzen dira, eta asko errazten dute draman (drama itzela baita) sartzea.