Txopi aipatu zuen Andoni Egaña Makazaga(r)en Hogeita bina
Egiturari astindu bat ematen saiatzearen aldeko naiz ni ordea. Saiakera txiki batzuk egin izan ditugu. Bertsoa zen, hasi eta bukatu egiten zen paradigma mugiezina. Zirrikitu txiki bat aurkitu genion baina, bere txikian adierazgarri. Komikietan ikasi genuen, istorio nagusitik kanpo, biñetaren ertzean, istorioarekin zerikusirik ez duen detailetxo bat jar daitekeela, biñetaero edo egileak nahi duenero errepikatzen dena. Telebista-serietan ikasi genuen, istorioa bukatu eta kreditu-letrak pasa ondoren, beste gag bat sar zitekeela ikuslea ezustean harrapatuko zuena.
— Hogeita bina, Andoni Egaña Makazaga (178. orria)