Txopi (e)k Iñigo Martínez Peña(r)en Mandamentu hipermodernoak liburuaren kritika egin du
Mandamendu hauek ezagutu beharrekoak dira
4 izar
Oraindik ez dut liburua amaitu baina mandamendu gehienak irakurri ditut jada eta liburu hau oso gomendagarria dela esan dezaket.
Hausnarketetako batzuk nahiko aurreikusgarriak iruditu zaizkit, baina hain zuzen ere hori da nire ustez liburu honen balioetako bat; bizi garen gizarte honen mekanika batzuk biluztea eta irakurleari erakutsaraztea, modu kontzienteagoan bizitzen laguntzeko. Gurpil zoro honen gabeziak eta pitzadurak hobeto ezagutuz gero, benetan inporta duten gauzak eta gutxi edo bat ere inporta ez dutenak hobeto desberdindu ahalko ditugu, inporta ez dutenak bazter uzteko eta gure bizitza inporta dutenekin betetzeko.
Pertsonalki, urte batzuk igaro dira filosofiari buruz irakurri nuen azken liburutik. Hura ez zitzaidan gustatu eta nik uste horrek eragin didala aldi batez arlo honetako liburuetatik aldentzea. Ea Iñigo Martinez Peñak bere "Mandamendu hipermodernoekin" nira azkenaldiko joera hori aldatzea lortzen duen ^_^