Reviews and Comments

Txopi

txopi@paperjale.eus

Joined 1 year, 11 months ago

Ametsen arotza. Jardinero de ilusiones. Sudoku translator.

This link opens in a pop-up window

Iñigo Martínez Peña: Mandamentu hipermodernoak (Paperback, Basque language, 2021, Elkar) 4 stars

Mandamendu hauek ezagutu beharrekoak dira

4 stars

Oraindik ez dut liburua amaitu baina mandamendu gehienak irakurri ditut jada eta liburu hau oso gomendagarria dela esan dezaket.

Hausnarketetako batzuk nahiko aurreikusgarriak iruditu zaizkit, baina hain zuzen ere hori da nire ustez liburu honen balioetako bat; bizi garen gizarte honen mekanika batzuk biluztea eta irakurleari erakutsaraztea, modu kontzienteagoan bizitzen laguntzeko. Gurpil zoro honen gabeziak eta pitzadurak hobeto ezagutuz gero, benetan inporta duten gauzak eta gutxi edo bat ere inporta ez dutenak hobeto desberdindu ahalko ditugu, inporta ez dutenak bazter uzteko eta gure bizitza inporta dutenekin betetzeko.

Pertsonalki, urte batzuk igaro dira filosofiari buruz irakurri nuen azken liburutik. Hura ez zitzaidan gustatu eta nik uste horrek eragin didala aldi batez arlo honetako liburuetatik aldentzea. Ea Iñigo Martinez Peñak bere "Mandamendu hipermodernoekin" nira azkenaldiko joera hori aldatzea lortzen duen ^_^

#PaperjaleZozketa

Amets Santxez Munain, Maria Gianferrari (idazlea), Felicia Sala (marrazkilaria): Izan zuhaitz! (Hardcover, Euskara language, 2022, Ibaizabal argitaletxea) 5 stars

Jarri zutik, tente-tente. Luzatu zure adarrak eguzkirantz. Utzi sustraiei lurrean kiribiltzen. Hartara, tinko eutsiko dizute. …

Liburu benetan ederra hasieratik amaierara

5 stars

Zuhaitzak eta pertsonak maitatzen erakusten duen altxor horietako bat.

Egileak Peter Wohllenben-en "The Hidden Life of Trees" liburua aipatzen du ohar batean.