Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Ken Follett egilearen La caida de los Gigantes irakurtzen amaitu du

La caida de los Gigantes, Ken Follett
Esta es la historia de mis abuelos y de los vuestros, de nuestros padres y de nuestras propias vidas. De …
Hamen nere arrantza literarixuak: hor zihar "peskautako" liburuak, eta eurei buruzko "rebuznoak".
Bookrastinatingen nenguan, ondiok trukillua harrapau barik. Han falta jatana, hamen ikasiko ete dot?
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Esta es la historia de mis abuelos y de los vuestros, de nuestros padres y de nuestras propias vidas. De …
Pasau dok Gerla Handia, eta gerra osteko negoziaketa/mendekuetan gabizak. Geratzen jakuan inpresiñua: gaizkiulertuen pillaketiak leku oso illunetara eruan zebala Europa. 40 urte geruago hankia ondiok gehixago sartzeraiñok. Akatsok ahaztu ez daiguzen.
Oin arte, ez nekixan gauza haundirik Errusiar Iraultzan gaiñian. Inguruko "rojilluei" gai topikuak entzutzen najeutsezen: Kronstadt, "la toma del Palacio de Invierno"... baiña ez najen7kixan zihetz zeren gaiñian dabizen. Kontakizun honetan, orduko gertakarixak harilkatzen najabilk lehelengotz. Etxakixat, halan be, ze neurriraiñok duan fidagarrixa: zurrunbillo konplexu xamarra izan zala bistan dok, eta nahikua sinplifikatzen dabillela begittantzen jatak, idazkeria aldatzeraiñok. Izan be, esango najeukek, idazliari alboraketa nabarmena igartzen jakola: 1917ko iraultziau larregi ardura detsala. Eta hau kontakizunan kaltetan dok...
Gozatzen najabilk, edozein momentu libre aprobetxatzen kapitulotxo bat irunsteko. Gora liburu potoluak!
Gauza kuriosua, igual uneren baten Zita enperatriz lekittarra be agertuko jatak eta! IMG-an gaiñeko nere ignorantzixan barruan, ez najenkixan bere gizonak jokatutako papel zihetza. Interesgarrixa, eta penagarrixa bere aurrekuan burugogorkerixiak eragindako gerria geldittu ezin izana.
Gerla Handian gaiñeko hutsune haundixa izan juat oiñ arte: historia zalia izanda be, kostatzen jataan ulertzia zorixoneko Franz Ferdinanden erailketiak zelan ekarri zeban hainbesteko triskantzia. Bajirudik liburu honekin hutsune hori beteko dotela, eta horixe izaten jiharduk interesgarrixena.
Gaiñontzian, txirikordatutako fikziñozko mikrohistorixak korrientiak dittuk, baiña batzuk interesgarri/didaktikuak be badittuk, meatzarixen bizimodua kasu, Bizkaikua be irudikatzeko balixo deskuana
Liburutegiko purga (stalinista? 😉) batetik jirautako liburua. Ez najuan ezagutzen, baiña berba onekin gomendau jestek, eta gustora irakortzen najabilk. Nahaste kuriosua: bestsellerrak-egitteko-makiña Follettek zumitz onak hartu jittuk, eta otzaria be halakotxia. Hartu "Novecento", hartu Tolstoi, eta gaur egungo trikimaillu narratibuekin erabilli, historiazalion gozamenerako kontakizuna ontzeko.

Esta es la historia de mis abuelos y de los vuestros, de nuestros padres y de nuestras propias vidas. De …
Behiñ epaille asuntuekingo resistentzixia gaindittuta, kontakizuna interes haundiz jarraittu juat: bai tabako enpresen lobbyxan tejemanejiak, baitta interes kontrarixuak epaimahaixa manipulatzeko erabiltzen dittuezen estrategiak, legaltasunan ertzetan ibiltzeko eskubide-injeniaritza barne. Amaieran moralejiak pixkat estropeatzen bajok be (pajina bi), orokorrian ondo pasau eragitten daben liburua. Ikusi bihar, bertan kontatzen dirazen gauzak egi antzekuak dirazen...

Cuando una joven viuda interpone en Nueva Orleans una demanda contra un poderoso consorcio al que hace responsable de la …
Gozamena egin izan jatak beti tokixan tokiko hizkeria ezagutzia: batua "euskalki frankoa" danak ezagutzen juagu, baiña halako biharrak argitaratu ezian, nekez allegatzen dok herri hizkeria bertakua ez dan jentiangana. Ahotsak.eus-en "ezpal off" bat dok oiartzuarrenbaitan.eus , eta berorren martxan zuzenian parte hartu ez baneban be, nere familia politiko erdixa hor jagok sartuta, baitta elkarrizketatuen argazkixen artian neuk egindako bospasei be. Beraz, doble pozgarrixa izan dok liburu politt hau irakortzia. Iragana jaso, eta etorkizun hobe baterako bardin balixo dabena!
