Tiburoien piszinan
3 stars
Uste eze liburu honek, bere garaian, polemika haundixa ixotu zebala. Ezin juat iritzi sendorik emon: ni superbibentziako sukaldarixa baiño ez nok -basarrittarrak astero ekartzen deskuan jenerua gastatzera eginda-, eta sukaldari molekularren eta normalaguen arteko mokokadak, ba... ulertzeko gatxak egitten jatazak, eta etxatazak bereziki interesatzen gaiñera. Ikusten dotenez, ixa-ixa arkeologuen arteko besteko liskarrak jarabixek euren artian. ;-) Edozelan be. Gauza interesgarriren bat edo beste topau juat, baiña orokorrian liburua astuna egin jatak. Berez sinplia dan gauziari, irakorketa ixa metafisikua egin bihar hori, artifiziala eta faltsua egitten jatak; koktel egilliak bere artiari buruz, edo elektrizistia bere ofiziuari buruz, edo artista abanguardistiak bere zereri buruz, interpretaziño jasua eta poliedrikua egingo baleu legez. Etorri askoko jentia, burgesak epatatzeko trebia.