Oier Gorosabel Larrañaga (e)k Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa(r)en Lekeitio. Idatziak eta irudiak III. 1936-1975.(r)i buruzko iruzkina egin du (Kresaletik, #III)
Eta argazkixak, o, argazkixak. "Pistolas Productions"ek berezittasunik bajaukak alde grafikua dok: irudi onak, ezohikuak, eta kalidade on eta haundixian inprimiduta. Nere speleo begixak herri santu honen sustrato karstikuari beti detsan arretia, epoka ezbardiñetako irudi txorta ugarira joiak, eta zona bata edo bestian angulo askotako irudi bilduma ederra argitaratzen joiak, gizon honi esker. Partikularki interesgarrixak, gaurko Ikusgarri zinema inguruko dolinian egin izan dirazen interbentziño urbanistikuak, urterik urte.
Hortaz gain, turismua bultzatzeko lehelengo kanpaña antolatuen kontua be kuriosua dok: Club de Pesca inguruko jauntxuak, Correo Español eta Jaurlaritza frankistian kontaktuak izan zirab detonantia. Ordura arte hau herri zoragarri eta jatorra zan, faroleko bidian akanpada libriakin.