"Ta ataira beitu 'ta ni akortzen naz, zarpatik hartu 'ta nola eaman ziten barrenea. "Torri ñai honea!" Ta ni atia jon 'ta, abioya bajo bajo, uango abioyak... ze-ene-te jartzen zun, komunistan sinak. Hora kusi nunin, hura martxa barrenea! Eta gue Regina, gue Regina hura genun denan maistra. "Tozte honea 'ta hartu 'ta zea" majaran onduan! 'Ta ordun ze difentia izango zen, e! Ze inoxentik! Miño bai... Garmendi atakatu zuten!". (Frantxiska Iragorri barriro, kontakizun bizi-bizixan)
Oso aukera egokixa, lekukotasunak literalki eta fonetikoki transkribatzia. Asko irabazten jok, errekuerdo onak ekartzen jestazak, eta jakiña, dialektua aztertu nahi dabenandako balixo itzela jaukak. Bistan dok Ahotsak.com jentia dala!
Frantxiska Iragorrik gerria hasi zanekua kontatzen dabenian, ez ahaztekua dok:
"Guk gerra nola hasi zen, gue amak permisua, pentsatu e! Hamasei urte, iya hamazazpi 'ta, permisua man zigun Azañea joteko, launak, e! Bokadillukin, pentsa zu! Gue pozak! Erretratzeko makina bat bagenun, gen hura hartu, Azañea jon giñan, han geo Garmentxikin bizittu zen Modesto hura eta... (...) Haik han eta gu erretratuk eta atetzen. Makina bahenun Batistak, zea Bartzelonatik karriya, soldadu eondu zenin 'ta iruitzen zigunen mundu guziya bagenula! 'Ta handikan Altziberra sartu 'ta Altziberko billera, jaitan izaten zen 'ta, gu pozik, amak permisoik ez zigun maten joteko halakota 'ta "gaur aprobextuko ñeu ba" Altziberko billera! Hara jon'ta ez dakit zein izango zen, han gizasemen bat, san zigun: "umik, jon itxea, itxea …
Oso aukera egokixa, lekukotasunak literalki eta fonetikoki transkribatzia. Asko irabazten jok, errekuerdo onak ekartzen jestazak, eta jakiña, dialektua aztertu nahi dabenandako balixo itzela jaukak. Bistan dok Ahotsak.com jentia dala!
Frantxiska Iragorrik gerria hasi zanekua kontatzen dabenian, ez ahaztekua dok:
"Guk gerra nola hasi zen, gue amak permisua, pentsatu e! Hamasei urte, iya hamazazpi 'ta, permisua man zigun Azañea joteko, launak, e! Bokadillukin, pentsa zu! Gue pozak! Erretratzeko makina bat bagenun, gen hura hartu, Azañea jon giñan, han geo Garmentxikin bizittu zen Modesto hura eta... (...) Haik han eta gu erretratuk eta atetzen. Makina bahenun Batistak, zea Bartzelonatik karriya, soldadu eondu zenin 'ta iruitzen zigunen mundu guziya bagenula! 'Ta handikan Altziberra sartu 'ta Altziberko billera, jaitan izaten zen 'ta, gu pozik, amak permisoik ez zigun maten joteko halakota 'ta "gaur aprobextuko ñeu ba" Altziberko billera! Hara jon'ta ez dakit zein izango zen, han gizasemen bat, san zigun: "umik, jon itxea, itxea jon, itxea jon" 'ta san niyon: "hau duk pesta! Itxian permisoik maten ez honea torri 'ta itxea joteko! Ze pasatzen da ba? Zertik jon ber dugu itxea?"nTa "bai, bai, zea" orduko sartuak zin, Goikoetxeko Arraskularrea reketik eta tiroka 'ta hasiyak! "Ezetz, tiruk botzen 'ttuzte 'ta" "Jon itxea, itxea joteko!" "Guazenman hemendikan ordun!" Handa demonio denak bakotxa gen itxeta! "Ta ya... Pentsatu, ya, hurrengo euneko, ya batailla hasiya zen"
Gozamen hutsa. Enpresa barruko harremanen ikuspegi kritikua geniala dok. Marrazkixak be ederrak, etxakixat noiz egindakuak dirazen: 1970 hamarkada hasierakuak esango najeukek, Yellow Submarine estiluangaittik.
Buztarrin liburuakin legez, hamen be eguneroko bizimodua topau geinkek, basarri auzuetakua nagusiki. Halan be, lekukotasun ugariren collage bat izanda, antolaketa bihar gehixago jagok, kontakizunan mesedetan; eta etxe barruko ikuspegi gehixagokin, sutondoko berotasunakin.
Etxian Oiartzungo Mugarri bildumako ale batzuk jaukaguz, familia politikuangaittik. Gehixenak gai oso lokala jaukek. Baiña hau, ezin lokalagua izanda -beti etxe bueltan ibillittako andren kontuak- unibertsala be ba dok, eta leku guztietako ama eta amametan ezagutu gajeinkek.

Castor Uriarte Agirreamalloa Gernika-Lumoko Udal Arkitektua eta Suhiltzaileen Burua izan zen. 1937ko apirilaren 26an herriaren …
Eztena
3 izar
Urte askuan isildutakua bapatian bota ahal izatiak dakan "koaxi" izanda be, Uriartek bere burua kontrolatzen jok, liburu oso irakurgarrixa eginda. Egitturia argixa dok: zer zan, zer gertatu zan, zer kontau zan, hortik zer zan guzurra eta zer egixa.
Castor Uriarte Agirreamalloa Gernika-Lumoko Udal Arkitektua eta Suhiltzaileen Burua izan zen. 1937ko apirilaren 26an herriaren bonbardaketari eta suteari aurre egitea …
Castor Uriarte Agirreamalloa Gernika-Lumoko Udal Arkitektua eta Suhiltzaileen Burua izan zen. 1937ko apirilaren 26an herriaren …
Eta ez bakarrik frankisten guzurrak: errepublikazalien aldetik zabaldutako pare bat exageraziño be (hildako kopurua eta muniziño klasia) seiñalatzen jittuk, datuekin bermatuta.
Castor Uriarte Agirreamalloa Gernika-Lumoko Udal Arkitektua eta Suhiltzaileen Burua izan zen. 1937ko apirilaren 26an herriaren …
Gaur egunian kostatzen dok siñistia, baiña garai baten (frankismo osuan, eta osteko urtietan) Gernikako autosuntsiketian bertsiñua asko zabaldu zuan (errepublikazalisk erre zebela, erretiradan) eta liburu honek indar haundixa egitten jok horri kontra egitten: 4. kapituluan esandako guzurrak seiñalatzen, eta 5garrena eurak desmontatzen.
Castor Uriarte Agirreamalloa Gernika-Lumoko Udal Arkitektua eta Suhiltzaileen Burua izan zen. 1937ko apirilaren 26an herriaren …
Liburu hau oso momentu berezixian etaratakua dok: Franco hil barri, Hego EHxan zetorren berrantolaketa haundixan aurrian norbere lekua billau biharra zeguan, eta "gehiengo isillian" jaka asko aldatu ziran, "bizitza osoko demokrata" moduan agertzeko. Testuinguru honetan, imajinatzen juat Uriartek lanak izango zittuala bere posturia agertzeko: 1936xan gerria hasi orduko ospetsua eta aberatsa, frankismuan arkitektu moduan biharrian segidu zeban... Etxuat bere postura politikua zihetz ezagutzen, baiña irakortzen nabillenangaittik ezagun dok ultrakatolikua, barrena, bazala. Hortik aurrera? Etxakixat, baiña bigarren kapituluan Euzko Jaurlaritzan alde egitten daben apologixa sutsuari -eta liburua autoeditau izanari- Trantsiziñuan kokatu biharrari egozten jetsat...