Itzuli

(e)k Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa(r)en Lekeitio. Idatziak eta irudiak III. 1936-1975.(r)i buruzko iruzkina egin du (Kresaletik, #III)

Aitor Iturbe Gabikagojeaskoa: Lekeitio. Idatziak eta irudiak III. 1936-1975. (Paperback, euskara language, Lekeitioko Udala) 4 izar

Artxiboak arakatuz, Lekeitiorekin lotutako informazioak, gehienak argitara gabeak.

Idazliak dokumentuak antolatzeko erabilli daben irizpidia gustatzen jatak: fetxa bat erabiltzen dok "ainguratze-punto"rako, orden kronologikuan, nahiz eta gero, txatal bakotxian, historian aurrera-atzera egin. Horretara, kontakizuna txukun gelditzen dok, bestela dokumentu bilduma kaotiko izango litzakenari zentzua emonda. Neure idazlanetarako hartu biako juat ideia!

Liburuan azken zatixan, metahistoria: historiazalieri buruzko aipuak, Lekeitioko Udal Artxibuak urtietan zihar izandako billakaerak (eta espoliuak) aitzera emoten, eta falta dirazen dokumentu garrantzitsuak seiñalatuz, egunen baten merkatu baltzian edo ganbara partikularren baten agertu ezkeriok (1516ko berunezko sellu horrena, pekatu mortala dok). Ondo eginda.