mikelgs Irene Pujadas egilearen Puskak irakurtzeari utzi diot
Familiarekin asteburupasa etorri gara alokatu dugun landetxe batera. Etxean utzi nuen liburu luzeago bat eta Puskak ekarri dut, txikiagoa zelako eta ipuin arinak-edo izango zirelakoan, baina arreta eskatzen du eta ezin izan dut.
Hasieran pentsatu dut itzulpenagatik zela (bokarta hiztegian begiratu behar izan dut antxoa dela jakiteko, jertse marguldua beharrean koloregabetua ere itzul zitekeen...), baina liburua bera ere arraro samarra da 😅
Ea jendeari gustatzen zaion!