Erabiltzailearen profila

mikelgs

mikelgs@paperjale.eus

duela 3 urte, 4 hilabete(e)an batu zen

Tarteka irakurtzen dut zerbait, ez dut uste balorazio edo iruzkin txar asko egingo ditudanik, ez dut denbora horretan erabiliko. Gomendioak egin eta bilatu bai, gustura!

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

mikelgs(r)en liburuak

Irakurtzeari utzita (8 guztiak ikusi)

(e)k Alex Rovira(r)en La bona sort liburuaren kritika egin du

Alex Rovira, Fernando Trias de Bes: La bona sort (Paperback, Katalana language, 2004, Entramat) 3 izar

Temps era temps, en unes terres molt llunyanes, un mag anomenat Merlí aplegà tots els …

Irakurri daiteke

3 izar

Oso liburu liberala da, enpresari bati asko gustatu ahal zaiona. Arrakasta zure esku dagoela dioen horietakoa, sistema batean boterea daukatenek botere hori ziurtatu eta handitzeko egiturarik ez balego bezala.

Hala ere, irakurri daiteke. Fabula ulerterraza eta desberdin jokatzen duten bi pertsonaien emozio eta pentsamenduak aztertzea baliagarri izan ahal zaio pertsona orori. Bi zaldun (gizon) dira, zehazki, ipuin androzentrikoa beraz, kutsu anglosaxoiarekin.

Katalanez irakurri daiteke, maila baxua izan arren.

Irene Pujadas egilearen Puskak irakurtzeari utzi diot

Irene Pujadas, Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea): Puskak (Euskara language) 3 izar

Egunerokoan edonori gertatzen zaizkionak dakartzate hogeita bat istorio labur hauek: puskatzen diren jaioberriak, merendolak hil …

Familiarekin asteburupasa etorri gara alokatu dugun landetxe batera. Etxean utzi nuen liburu luzeago bat eta Puskak ekarri dut, txikiagoa zelako eta ipuin arinak-edo izango zirelakoan, baina arreta eskatzen du eta ezin izan dut.

Hasieran pentsatu dut itzulpenagatik zela (bokarta hiztegian begiratu behar izan dut antxoa dela jakiteko, jertse marguldua beharrean koloregabetua ere itzul zitekeen...), baina liburua bera ere arraro samarra da 😅

Ea jendeari gustatzen zaion!

(e)k Karmele Jaio Eiguren(r)en Aitaren etxea liburuaren kritika egin du

Karmele Jaio Eiguren: Aitaren etxea (Paperback, Basque language, 2019, Elkar) 5 izar

Blokeatuta dago Ismael, bere nobela berriarekin aurrera egin ezinik, argitaletxetik deika eta epea gogoratzen ari …

Genero (des)eraikuntza nobela batean

4 izar

Asko gustatu zait liburua. Ismael idazlea, Jasone emaztea, Ismaelen aita, eta ama, eta Libe arreba, eta Jauregi editorea.

Bitxia da, ez naizelako identifikatuta sentitu Ismaelekin, ez dut bere aitarengan nire aita inondik inora ikusi, bere amarengan nirea ere apenas, ez daukat arrebarik ere... Baina, hala ere, gustura eta adi irakurri dut nola bizi den pertsonaia bakoitza.

Paragrafo batzuk bikainak. Gustura irakurri dut kapitulu bakoitza (hurrengora salto egiteko gogoz ere bai inoiz) eta zeozer ikasi dut, bai!

Jokin erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@Uxue @JokinKong @kakapo Ados, eskerrik asko hiruroi!

Bada, liburu honetan gaztelaniazko azala igo dut eta gainontzeko datuak ere eguneratu ditut. Aparte sortu dut euskarazko alea, hemen paperjale.eus/book/28517/s/sumisioa Euskaraz irakurri zenutenok, nahi baduzue bertan baloratu/iruzkindu.

Daturen bat gaizki sartu badut, zuek zuendu edo abisatu mesedez eta saiatuko naiz! Egun ona izan!!

(e)k Michel Houellebecq(r)en Sumisión(r)i buruzko iruzkina egin du

Michel Houellebecq, Joan Riambau Möller (itzultzailea): Sumisión (Spanish language, 2015, Editorial Anagrama S.A.) 4 izar

Francia, en un futuro próximo. A las puertas de las elecciones presidenciales de 2022. Los …

avatar for mikelgs mikelgs bultzatuta
Irene Vallejo Moreu, Fernando Rey Escalera (itzultzailea): Infinitua ihi batean (Paperback, Basque language, Pamiela) 5 izar

Liburuen historiari buruzko liburua da hau. Hitzek espazioan eta denboran zehar bidaiatu zezaten asmatu genuen …