User Profile

lilipa

mutxurdina@paperjale.eus

Joined 3 years, 3 months ago

...badira itsasertzean elur koloreko loreak, eguzkiaren laztana maite dutenak. Hondar aleen artetik, goizero, burua altxatzen dutenak, eta egun jaio berriari beldurrik gabe begiratzen diotenak.

This link opens in a pop-up window

lilipa's books

To Read

Currently Reading

Read

avatar for mutxurdina lilipa boosted
avatar for mutxurdina lilipa boosted

reviewed La vegetariana by Han Kang

Han Kang: La vegetariana (Paperback, Español language, 2024, Random House) 4 stars

Hasta ahora, Yeonghye ha sido la esposa diligente y discreta que su marido siempre ha …

"La vegetariana" Kang Han

4 stars

Erraz irakurtzen den liburua da, atsegina bere gordintasunean. Iraultza da gaia, Japonian (eta mundu osoan), emakume izatearen aldarri ozena. Gizarte paternalistari hortzak erakutsi nahi dizkiona, hutsaren hurrengoa izateari bizkarra eman eta hegalik ederrenak zabalduz askatasunerantz hegan egin nahi duena.

avatar for mutxurdina lilipa boosted
avatar for mutxurdina lilipa boosted
Núria Cadenes, Amaia Apalauza Ollo (itzultzailea): Guillem (Euskara language, Txalaparta) 4 stars

Esperantza hortzen artean

No rating

Gustatu zait liburua nola dagoen idatzita...polifoniatik. Pertsona ugarik (anonimoak, zenbaki soil batek identifikatuta) nork bere bertsioa kontatzen, harik eta istorioa oso-osorik osatu arte.

Liburuak bi hari-mutur ditu: Guillem-en hilketa eta horren epaiketa. Ez dakit esaten bietako zeinek egiten duen min gehien. EHn ere ezagutu ditugu (garai bertsuan?) kalean jendea bildurtzen ibiltzen ziren banda faxista horietakoak. Eraso horien aurkako ikasle-greba batetaz akordatzen naiz. Epaitegiari dagokionez... Guillem irakurtzen amaitu dudan aste berean "14/98 Desobedienteak" antzezlana ikustera joan gara. Kafka motz geratu zen, justiziaren funtzionamenduaz idatzi zuenean... Zenbat min eta zenbat inpotentzia!

Guillem hil zutenean Xavi Sarriàk 16 urte zituen. Harek idatzi du "La mort de Guillem" filmean ageri den abestia: "No s'apaguen les estreles". Kantu ederra da, baina aukeran, bakarka egin zuen lehen diskari izena ematen diona nahiago dut nik: "Amb l'esperança entre les dents" (Esperantza hortzen artean). Kantu hori izan da, hain zuzen ere, liburua irakurri bitartean buruan bueltaka izan dudana: …

avatar for mutxurdina lilipa boosted
avatar for mutxurdina lilipa boosted
Nerea Pallares: Punto de araña (Paperback, Galego language, Editorial Galaxia) 5 stars

Chamada por ese espírito do mar bravo e do vento que peta na porta de …

Palilleirak

5 stars

Leitzako Arrosnabarrak etorri zaizkit gogora liburu hau irakurtzean; emakumeek, artazuriketan ari ziren bitartean, kantu zaharrak kantatzen zituztenekoa. Palilleirak dira eleberri honetako emakumeak, eta sareak ehuntzen eta josten dituzten bitartean, elkarri kontu zaharrak kontatzen dizkiote. Tradizioa eta fantasia uztartu ditu Nereak liburu honetan. Izan ere, gertakari lazgarri baten ondotik, emakumeek gizonak mendean hartzea pentsatuko dute Costa da Morteko herri batean, eta hartarako armiarmak deitzea erabakiko dute. Niri liluragarria egin zait nola deskribatu dituen zenbait pasarte Nereak, ia nire larrutan sentitu eta bizitzerainoko intentsitatez irakurri ditudanak. Izan Mariarena, izan itsasontziarena, edo beste asko. Liburu zoragarria da.