Moio

Gordetzea ezinezkoa zen

140 orrialde

Euskara hizkuntza

2019ko mai. 16a(e)an Elkar(e)n argitaratua.

ISBN:
978-84-9027-943-4
ISBN-a kopiatu!
5 izar (4 berrikuspen)

"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”. Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena. Urteak igaro ahala, ordea, zer geratu da? Ez ote da maila intimora igaro dimentsio publiko eta politikoa erdietsi zituen kasua? Hipotesi horretatik abiatuta, hainbat elkarrizketa egin ditu Minerrek: Moioren kuadrillako lagunekin, haren anaiarekin, Medeak taldeko feministekin, omenaldian bertso gogoagarriak kantatu zituen Maialen Lujanbiorekin, Moioren azken gutuna argitaratu zuen Iratxe Retolazarekin, Brayan Altimasbere hernaniar trans gaztearekin… Guztien …

Edizio 1

Ez irakurtzea ezinezkoa izan da

4 izar

Trans kontua, oso ezkutua izan dok ointsu arte. Moio hil zanian ni politikoki aktibo eta gogotsu najenbixan, eta Donostia-Oarsoaldean asko ibiltzen nintzuan, baiña halan be etxuat oiñ arte bere barri izan. Ez nok bakarra, liburuan ikusi dotenez. Hain zuzen be, liburua irakortzeko asmua be ez najeukan, gaiñetik pixkat begiratzeko asmuakin baiño ez najuan hartu. Baiña historixiak hain pultsu indartsua jok, benetakotasuna, eze idazlana hasieratik eta osorik jakitzeko premiñia ixotzen daben. Eta orduan bai: ate ostian ezkutuko hori, auzokide ezezagunan errealidade hori, agerixan geratzen dok modu harrigarri batian, eta interesa pizten dok. Iñorenganako enpatia sentitzeko, pertsona hori ezagutu bihar izaten dok. Eta Moio... Moio bakarrik eta galduta aurkittu zuan, mobimendu feministenak eta progresistenak be errealidade hau ondiok landu barik zekenian. Prezio garestiegixa izan zuan bai, eta igual artian emaitzak ez zittuan begi bistakuak izan. Baiña berak hartutako erabagixa, eta bere lagunak egindako lanketia ez dok alperrikua izan, ez horixe.

(e)k Kattalin Miner Perez(r)en Moio: Gordetzea ezinezkoa zen liburuaren kritika egin du

Beharrezkoa, gizarte berri bat eraikitzen hasteko hazia.

5 izar

Beharrezkoak dira horrelako liburuak. Denbora luzez ikusezinak izan diren gauzak plazaratzeko garaia da. Liburuak dion bezala, ikusezina ikusten ikasi behar dugu.

Transexualitatea eta suizidioa dira jorratzen diren gaiak, gai sakonak eta bizipen gogorrei loturikoak biak. Kattalin Minerrek oso ondo heltzen dio gaiari, gogoeta sakona egiten du horien inguruan eta ideia eta ikuspuntu ugari lantzen ditu horiekin batera.

Kattalinek erabiltzen duen kapituluen sekuentzia izugarri ona iruditu zait, gaia muinetik lantzen hasten da eta pixkanaka-pixkanaka urruntzen doa, kiribil bat eraikitzen du oinarriaren inguruan.

“Politiko” hitzari ematen dion esanahia eta garrantzia ere nabarmendu nahiko nuke. Gizarteari lotutako hitza da, herritar guztiei dagokigun ardura kolektiboari lotuta. Gizarteko kide aktibo eta eraginkor bezala ematen dugun erantzuna edo dugun portaera zein garrantzitsua den nabarmentzen du.

Guztiz gomendagarria da, gaur egun puri-purian dagoen gaia eta gizarteko hainbat esparruren alorretatik landua.

avatar for miru

baloratu du

4 izar