Oso gustora irakurri dut eta ezagutzen ez nuen pertsonaia historiko baten berri izan dut. Teknologia berriei eta bizi dugun garaiari buruz ere hausnarketa interesgarria egiten du. Oso erraz irakurtzen da eta erraz sartzen zara kontatzen duenean.
Erabiltzailearen profila
Istorio irensle eta sortzailea 🎬📚🎼 Nagia eta hiperaktiboa, c'est la vie 🙃
Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da
indezent(r)en liburuak
Erabiltzailearen aktibitatea
RSS jarioa Itzuli
indezent erabiltzailea Eneko Bidegain Aire(r)en Bichta éder irakurtzen hasi da
Bichta éder, Eneko Bidegain Aire
Gaur kazetan ari da Eñaut Oihenart, urtetan Euskal Herritik urrun ibili ondotik, fisikoki nahiz gogotik. Xalbat Barnetxe laborari eta militante …
indezent (e)k Katixa Agirre(r)en Berriz Zentauro liburuaren kritika egin du
indezent (e)k Katixa Agirre egilearen Berriz Zentauro irakurtzen amaitu du
Berriz Zentauro, Katixa Agirre
XXI. mendearen erditsuan gaude. Guk ezagutzen dugun mundua aldatu egin da, baina ez asko. Edo bai. Paula Pagaldaik proiektu pedagogikoak …
indezent (e)k Brian K. Vaughan egilearen Saga, Book One irakurtzen amaitu du (Saga, #1-3)
Saga, Book One, Brian K. Vaughan, Fiona Staples (Saga, #1-3)
The story of Hazel, a child born to star-crossed parents from opposite sides of a never-ending galactic war. Now, Hazel's …
indezent (e)k Brian K. Vaughan(r)en Saga, Book One liburuaren kritika egin du (Saga, #1-3)
@txopi Jo, ze ondo, eskertzen dizut. El Incal berriz irakurtzearen beldurra kendu didazu 😉
indezent (e)k Guy Delisle egilearen Pyongyang irakurtzen amaitu du
Pyongyang, Guy Delisle
El mejor documental que se ha hecho sobre Corea del Norte es una historieta. El quebequés Guy Delisle cuenta su …
indezent (e)k Guy Delisle(r)en Pyongyang liburuaren kritika egin du
Saiakera faltsua
2 izar
Gogotsu nintzen irakurtzeko eta erdizka utzi ninduen, zerbait esateagatik. Inongo unean ez du herrialdea ezagutu edo argazkitzeko asmorik. Aurretik zeramatzan aurreiritziak sendotzeko besterik ez du erabiltzen bidaia, eta ez da sekula bere ikuspegi mendebaldarretik apur bat ere mugitzen ikusten ari dena ulertu nahi izateko. Lastima.
@Izaro Hobe utzi, nik horixe egingo dut El Incalekin, bazpada ere ;)
indezent (e)k Alejandro Jodorowsky(r)en La casta de los Metabarones liburuaren kritika egin du
Oso gaizki zahartu den komikia
2 izar
1998an hasi ziren Jodorowsky eta Gimenez La Casta de los Metabarones saga sortzen. Egia da denbora pasa dela, baina agur egun irakurrita, nazka ematera ere iritsi daiteke. El Incalen oso fana izanik, duela gutxi irakurri nuen eta une batzuetan alde batera uztekotan egon nintzen. Izutzeko modukoak dira azaltzen duen misoginia eta erabilitako muturreko klitxe matxistak. Gertatu izan zait garai bateko komiki edo pelikulak berrartzean deseroso sentitzea, baina kasu honetan beldurra ere ematen du. Hainbeste, beldur naizela El Incal berriz irakurtzeko aspaldi irakurri bainuen. Bere horretan utziko dut bazpada ere.
indezent (e)k Frederik Peeters(r)en Lupus liburuaren kritika egin du
Frederik Peeters beti ondo
5 izar
Ba hori, gozatu hutsa. Miresgarria da generoak desegutreko belgikarrak duen gaitasuna. Zientzia fikzio testuinguru batean kokatzen du istorioa, baina epokako, western edo gaur egunean kontatu ahalko litzatekeen istorio bat kontatzen digu gizakiak betidanik hizpide izan dituen gaiak hizpide izanik. Gomendagarria erabat.
indezent (e)k Emil Ferris(r)en My Favorite Thing Is Monsters liburuaren kritika egin du
Marabilla hutsa
5 izar
Emil Ferrisen lana zoragarria da. Ohar-koaderno moduan marraztutako komikia da, eta irakurtzen ari zarela, bere pentsamenduetan sartzen zarenaren sentsazioa eskaintzen dizu. Marrazki aldetik astakeria hutsa da eta ate polita da Ferrisen ibilbide luzean murgiltzen hasteko. Urte batzuk barru historiako komiki garrantzitsuenen zerrenda guztietan agertuko den komikia, ziur,
indezent (e)k Mark Millar egilearen Kick-Ass irakurtzen amaitu du
indezent (e)k Henning Mankell(r)en Asesinos sin rostro (Wallander, #1) liburuaren kritika egin du
Iparraldeko nobela beltza ulertzeko ezinbesteko saga
5 izar
Oso Wallander zalea naiz, saga osoa eta Mankellek bere inguruan sortutako aparteko nobela guztiak irakurri ditut. Azken garaietako gizartearen argazki ederra osatzen du suediarrak Scaniako Ystad hirian polizia lanetan dabilen Kurt Walldander detektibearen eskutik. Aipagarria da Kurt bera, ez baita inondik inora "superbotereak" edo erakargarritasun izugarria duen pertsonaia bat. Gizon normal bat da, bere lana ondo ematen zaiona, eta beste edonork izan ditzakeen arazoak dituena. Gomendagarria erabat.