User Profile

indezent

indezent@paperjale.eus

Joined 3 years, 3 months ago

Istorio irensle eta sortzailea 🎬📚🎼 Nagia eta hiperaktiboa, c'est la vie 🙃

This link opens in a pop-up window

indezent's books

To Read (View all 7)

Currently Reading

Kattalin Miner Perez: Nola heldu naiz ni honaino (Euskara language, 2017, Elkar) 4 stars

Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner : Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat …

Bizitza aldatu zidan liburua

5 stars

Zoragarria izan zen liburu honekin topatzea. Garai hartan, oso gutxi irakurtzen nuen euskaraz, eta bai, aurreiritziak nituen. Euskal lietratura, bere osotasunean, hizkuntza jasoegi, idazkera astun, eta argumentu pretenziosoez josita zegoela uste nuen (Artaburua ni, bai). Igartza saria irabazi eta nire eskuetan erori zenean, aurreiritzi horiekin eta muturra okertuta hasi nintzen irakurtzen. Eskerrak! Kattalin Minerren liburu honi esker kausitu nuen euskal literatura uste nuena baino asko bizizago zegoela. Primeranidatzita dago, oso modu naturalean eta testuak primeran korritzen du. Istorio eta pertsonaiak hasieratik harrapatzen zaituzte eta guztia nola amaitzen den jakin nahi duzu. Horretaz gain, Minerren ironia eta erretxintasuna zoragarriak dira. Esan beharrik ez da, liburu honen ondotik, beste hamaika euskal librururen irakurketa etorri zela, bat idaztera ere animatu nintzen. Mila esker, Kattalin.

Mark Millar: Kick-Ass (2011) 5 stars

Marabilla garratz bat

5 stars

Ohiko bilakatzen ari da azknealdian superheroiak zerutik jaitsi eta lurrera jaistea. Kasu honetan, hurrunago eramaten du erabakia Mark Millarrek. Nerabe arrunt batek superheroi izateko erabakia hartzen du, baina ez du ez superbotererik, ez botererik, eta ezta gaitasun azpimarragarririk ere. Argumentua bikain eraikita dago eta ohiko mekanismoak erabiliz istorio xurgatzaile bat sortzen du. Marrazkiak pasada bat dira, kolorearen erabilera deigarriak barruraino sartzen zaitu eta orrialde batuk enmarkatzeko modukoak dira.

Mike Mignola: HELLBOY. EDICIÓN INTEGRAL VOL. 1 (Hardcover, 2022, NORMA EDITORIAL, S.A.) 5 stars

Hellboy, el cómic con el que Mike Mignola alcanzó fama mundial, nació a la historieta …

Mingola maisu hutsa da

5 stars

Hellboy protagonbista zuen lehen filma ikusi ondoren hasi nintzen komikiak irakurtzen. Filma amaitzean, sentsazioa izan nuen ez ziola berezko obrari justiziarik egiten. Intuzio horri jarraituz hasi nintzen Mingolaren lanaz gozatzen. Marrazki eta gidoiak, istorioak, tramak, pertsonaiak... Mingolaren mundua bakarra eta errepikaezina da. Nire kuttunetako bat zalantzarik gabe.

Julien Frey, Nadar, María Serna Aguirre, Michel Bouquet: El cineasta (Hardcover, Gaztelania language, 2020, Astiberri) 4 stars

Mientras estudiaba cine, Julien Frey conoció a Édouard Luntz. El director afirmaba que su carrera …

Erdizka utzi ninduen

3 stars

Edouard Luntz zinemagilearen lana eta istoria ezagutzen ez badituzu (nire kasuan bezala) ezer gutxi eskaintzen du komikiak. Omenaldi eta aldarrikapen ariketa hori alde batera utzita, komikiak bere horretan, ez du gauza handirik eskaini edo transmititzen.

Juan Díaz Canales: Como viaja el agua (Paperback, Gaztelania language, 2016, Astiberri) 4 stars

A sus 83 años, Niceto tiene muy pocos alicientes para levantarse cada mañana. Junto al …

Adinekoak erdigunean dituen thrillerra

4 stars

Blacksad arrakastatsuari esker ezagutu nuen gidoigilearen lehen lan osoa. Adinekoak jartzen ditu zentroan eta modu oso efektistan gainera. Marrazki ederrak eta Madriletik zuribeltzezko bueltaxka bat emateko aukera egokia. Gomendagarria.

Manu Larcenet: Los Combates Cotidianos (Hardcover, 2010, Norma Editorial) 5 stars

Larcenet bere hoberenean

5 stars

Ez nuen ezagutzen eta denda bateko apalean topatu eta etxera eraman nuen ezer gehiago jakin gabe. Gaur egun, sekula irakurri dudan komikirik borobilenetako bat delakoan naiz oraindik. Artista batek, bere lana utzi eta jaioterrira itzuli behar du bizitzan bere lekua bertopatu asmoz. Jaioterria, ordea, aldatu da, bera bezala. Eskuin muturraren gorakadaren eta bizi dugun garai ilunaren argazki bikaina. Gomendagarria erabat, ez zaizu damutuko.

Frederik Peeters: Píldoras azules (Paperback, Spanish language, 2007, Astiberri) 4 stars

Con frescas pinceladas de humor y una sinceridad nada autocomplaciente, Frederik Peeters se adentra en …

Zoragarria

5 stars

Ez naiz objektiboa Frederik Peetersekin, baina saiatuko naiz. Pildoras azules liburu zoragarria da. Modu autobiografikoan, eta ohikoa duen generoak birrindu eta nahasteko gaitasunarekin, gaur egun seropositboa izateaz, aurreiritziez, maitasunas, adiskidetasunaz, biiztzaz eta heriotzaz ari zaigu. Liburu erabat gomendagarria belgikarraren lan gehienak bezalaxe.

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 stars

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Beharrezkoa, mila esker, Iñigo.

4 stars

Beharrezko liburua. Ariketa zintzo eta umoretsua gure garaiko pandemia handienaren inguruan: depresioa. Umorea lagun, depresio eta suizidioaz ari zaigu Iñigo bere minaren etxetik. Bitxia da nola bakoitzaren zuloa ezberdina izan arren, gaixotasunak badituen bertatik pasa garenontzat zona komunak direnak Hala nola, Txominen ahotsa lakarra. Depresioa ulertu eta naturalizatzeko saikera ederra.