Itzuli
Alejandro Jodorowsky, Juan Giménez: La casta de los Metabarones (Hardcover, 2007, RESERVOIR BOOKS) 3 izar

Oso gaizki zahartu den komikia

2 izar

1998an hasi ziren Jodorowsky eta Gimenez La Casta de los Metabarones saga sortzen. Egia da denbora pasa dela, baina agur egun irakurrita, nazka ematera ere iritsi daiteke. El Incalen oso fana izanik, duela gutxi irakurri nuen eta une batzuetan alde batera uztekotan egon nintzen. Izutzeko modukoak dira azaltzen duen misoginia eta erabilitako muturreko klitxe matxistak. Gertatu izan zait garai bateko komiki edo pelikulak berrartzean deseroso sentitzea, baina kasu honetan beldurra ere ematen du. Hainbeste, beldur naizela El Incal berriz irakurtzeko aspaldi irakurri bainuen. Bere horretan utziko dut bazpada ere.

indezent erabiltzailearen egoerari erantzun diot

@indezent nik ere aspaldi irakurri nuen eta gogoan dut klixe matxistei buruz diozuna. Nik hiru izar jarri badizkiot ere, ez dut berriz irakurtzeko asmorik; zorionez gauza berri on asko dago irakurtzeko.

Nik ere Incaleko Jodorowky-gatik irakurri nuen Metabarones eta argi geratu zitzaidan Moebiusen ekarpena gakoa dela Incal komikiaren emaitzan. Moebiusen beste lan batzuk irakurtzean Metabarones irakurri nuenean izan nuen inpresio hori baieztatu besterik ez nuen egin. Duela urte gutxi Incal osoa berriz irakurri nuen eta hainbeste urte igaro arren komikia asko gustatu zitzaidan; gogoan ez nituen xehetasunak edo bere garaian egin ez nituen loturak egin nituen, gozatu nuen.