Itzuli
To Kill A Mockingbird (2010, Arrow Books Ltd) 4 izar

One of the best-loved stories of all time, To Kill a Mockingbird has been translated …

XX. mende hasierako AEBetako hegoaldearen erretratua neskato (zuri) baten ikuspuntutik

5 izar

Liburuaren bizkarreko laburpena irakurrita epaitegiak eta abokatuak oinarritu dituen liburu bat espero nuen eta egia esan ez ninduen gehiegi erakartzen. Hala ere, irakurri ahala ezusteko oso atsegina hartu dut. Lege kontuek badute pisua liburuan, batez ere liburuaren erdi aldera, baina nagusiki XX. mende hasierako AEBetako hegoaldeko herrixka baten eta bertako biztanleen erretratua da, neskato zuri baten ikuspuntutik kontatua: arrazismoa, klasismoa, sexismoa, itxurakeria... Amaitu ondoren kritikak irakurtzen aritu naiz, eta egia da ikuspuntu zuri batetik idatzia dagoela, baina bere garairako oso aurreratua iruditzen zait, eta dirudienez eragin handia izan zuen AEBetako beltzen eskubide zibilen aldeko mugimenduan.

Asier Iturralde Sarasola(r)en egoerari erantzun dio

@aldatsa nire libururik kutunenetakoen artean dago, "Las uvas de la ira"-rekin batera (irakurri ez baduzu, berau ere irakurtzea gomendatzen dizut).

Liburu hau dezente kritikatua izan da, baina zurekin erabat ados nago, Haper Lee oso pentsaera eta ikuspuntu politiko aurrerakoia zuen bere garairako eta oso ausarta izan zen, istorioak modu zuzenean borrokatzen baitu arrazakeria. Ikuspuntu zuri batetik begiratzen du? Hori horrela dela onartu behar da, baina Lee zuria zen eta kasu honetan idazlearen bizipenek egiten dute liburua. Gainera beste aldetik (supremazista zurien aldetik) oso kritikatua izan zen/da ere.

Esperantza puntu bat ematen dit beti liburu honek eta egoera politiko baten aurrean blokeatzen naizenean (ez duelako aurrera egiten nahiko nukeen abiaduran, adibidez) esaldi hau gogoratzen dut: "Uno es valiente cuando, sabiendo que ha perdido ya antes de empezar, empieza a pesar de todo y sigue hasta el final pase lo que pase. Uno vence raras veces, pero alguna vez vence."