Erabiltzailearen profila

Asier Iturralde Sarasola

aldatsa@paperjale.eus

duela 2 urte, 3 hilabete(e)an batu zen

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

Asier Iturralde Sarasola(r)en liburuak

Irakurtzeko (14 guztiak ikusi)

Orain irakurtzen (6 guztiak ikusi)

(e)k Luix Mari Zaldua Etxabe(r)en Saroeak Urnietan liburuaren kritika egin du

Luix Mari Zaldua Etxabe, Roz Frank: Saroeak Urnietan (Paperback, Euskara language, Kultururnieta) 4 izar

Interesgarria baina arkeoastronomiarekin lotura justifikatu gabe

4 izar

Urnietako saroeei buruzko informazio ugari jasotzen du egileak: arkeologia, hizkuntzalaritza, dokumentazio historikoa... Hala ere, faltan bota dut arkeoastronomiarekin lotura justifikatzea. Saroeak eraikitzean agian printzipio astronomikoak erabili zituztela dio egileak: "maiz benetako 'haizeen arrosa' bihurtzen baitira" eta "sarritan astronomikoki primeran zuzendua egon ohi den oktogonoa" bezalako baieztapenak eginez, baina gero ez ditu ematen hori justifikatzeko datuak. Gainerakoan irakurketa interesgarria horrelako gaiak gustuko dituenarentzat.

Damien Dekarz, Ana Useros Martín (itzultzailea): El bosque comestible (Paperback, es language, 2023, Ediciones Mundi-prensa) 5 izar

Damien Dekarz es uno de los personajes más influyentes del mundo de la permacultura. Sus …

Naturan inspiratutako gida

5 izar

Baserri ondoan utzita zegoen sail bat fruta arboladi bihurtzen ari naizenez oso interesgarria iruditu zait eta aurrerantzean ere eskura izango dut erreferentzia bezala. Baso jangarrien inguruko gai asko ukitzen dituenez ez du gehiegi sakontzen bakoitzean. Hala ere, bibliografia hautatua dakar gehiago ikasi nahi duenarentzat. Naturako basoetatik eta basoaren mugetako sailetatik ikasteko gonbita egiten du eta oso urrun dago jardinetatik. Argazkietako belar luzea ikusi besterik ez dago.

Karmele Jaio Eiguren: Maitasun kapitala (Paperback, Euskara language, Elkar) 4 izar

Bere maitalea izandako Martinen hiletan dago Olga. Bertan gogoratzen du berarekin bizi izandako pasio sutsua, …

Maitasuna, maitemina eta min asko

4 izar

#MaitasunKapitala​ren hasierako orriak astunak egin zitzaizkidan, Martin eta Olga oso pertsonaia gogaikarriak iruditu zitzaizkidalako. Liburua uztekotan ere egon nintzen. Hala ere, aurrera jarraitu nuen, eta orriak pasa ahala gero eta interesgarriagoa iruditu zait liburua: maitasunaren, maiteminaren eta eragiten duten minaren inguruko gogoetak, intriga puntua duten argumentuaren jira-birak...

erabiltzailea Damien Dekarz(r)en El bosque comestible irakurtzen hasi da

Damien Dekarz, Ana Useros Martín (itzultzailea): El bosque comestible (Paperback, es language, 2023, Ediciones Mundi-prensa) 5 izar

Damien Dekarz es uno de los personajes más influyentes del mundo de la permacultura. Sus …

Hau ere lagun batek gomendatuta hasi dut. Neguan hostoa galtzen duten zuhaitzak landatzeko garaian gaudenez, eta baserri ondoko sagasti-fruta-arboladia berreskuratzen ari naizenez, irakurketa egokia dirudi!

Adur Larrea: Lurbinttoko ohoinak (GraphicNovel, Euskera language, 2022, Elkar) 3 izar

1795, Konbentzio Gerla bukatu berria da. Gudu-zelaian, deportazio eremuetan edo exilioan egon direnek etxerako bidea …

Gure historiako pasarte ezezagunak

4 izar

Niretzat behintzat ezezagunak ziren Frantziako Iraultzak, eta ondorengo Konbentzio gerrak Euskal Herrian izan zituzten eragin lazgarriak. Euskarazko Wikipedian liburua irakurtzen adina denbora, edo gehiago, pasa dut. Komikiaren haritik tiraka esplizituki aipatzen ez direnak ere aurkitu ditut, adibidez Gipuzkoako Errepublikarena. Gomendagarria, baina pertsonaietan gehiago sakondu izana eskertuko nuke.