Dirua galgarri

Azal biguna, 79 orrialde

Basque hizkuntza

Baztango Udala(e)k argitaratua.

ISBN:
9788461732296
4 izar (berrikuspen 1)

2 edizio

(e)k Mariano Izeta Elizalde(r)en Dirua galgarri kritika egin du

Euskal nobela beltzaren aitzindarietako bat

4 izar

Euskarazko lehen eta bigarren eleberri beltz/poliziakoak izanik, ezin dut saihestu duela gutxi irakurri dudan Hamabost egun Urgainenekin konparatzea. Loidi Bizkarrondoren liburua landa inguruneko herri txiki batean kokatua dago eta idazkerak nabarmen deitzen du atentzioa, nolabait esateko ahozko kontakizun tradizionaletatik gertukoa iruditu zitzaidalako. Izetaren liburuak lehen begiratuan modernoagoa dirudi: Parisen kokatua, baztandar hizkera ederrean idatzia, baina kontatzeko modua gaur egungo idatzizkotik gertuagokoa. Biak dira gizonen nobelak: emakumezkoek erabat bigarren mailako protagonismoa dute. Hala ere, Dirua galgarri okerrago zahartu dela iruditu zait, batez ere duen kutsu moralistagatik. Edozein kasutan, euskarazko nobela beltz eta polizia eleberrien historia ezagutzeko irakurri beharrekoak biak ala biak. #IrakurtzekoaDA