#IrakurtzekoaDA

Ikusi etiketatutako egoeran Paperjale.eus komunitate lokalean

(e)k Iñaki Egaña(r)en Ogro Operazioa liburuaren kritika egin du

Iñaki Egaña: Ogro Operazioa (Paperback, Euskara language, Txalaparta) 5 izar

50 urte geroago ere intereseko

4 izar

Duela urte dezente Eva Foresten Operacion Ogro irakurri nuen eta beraz banuen ekintzaren inguruko informazioaren berri: hasierako Carrero Blanco bahitzeko asmoak, nola prestatu zuten leherketa... Hala ere, alde horretatik ere interesgarria iruditu zait, Forestek liburua idatzi zuen garaian kontatu ezin zituenak ere azaltzen baititu Iñaki Egañak. Horretaz gain ekintzaren inguruan sortu den mitoaren inguruko beste hainbat kontu interesgarri kontatzen ditu, eta bestelakoak ere bai, adibidez, Donostiako Kursaal kasino zaharraren inaugurazioan Durruti anarkista ezaguna Espainiako Alfontso XIII.a erregeari Ogroari egin ziotenaren moduko zerbait gauzatzen saiatu zenekoa. Zerbait negatiboa aipatzeagatik: jatorrizkoa gazteleraz dela eta euskarazkoa itzulpena. #IrakurtzekoaDA

(e)k Mariano Izeta Elizalde(r)en Dirua galgarri liburuaren kritika egin du

Mariano Izeta Elizalde: Dirua galgarri (Paperback, Basque language, Baztango Udala) 4 izar

Euskal nobela beltzaren aitzindarietako bat

4 izar

Euskarazko lehen eta bigarren eleberri beltz/poliziakoak izanik, ezin dut saihestu duela gutxi irakurri dudan Hamabost egun Urgainenekin konparatzea. Loidi Bizkarrondoren liburua landa inguruneko herri txiki batean kokatua dago eta idazkerak nabarmen deitzen du atentzioa, nolabait esateko ahozko kontakizun tradizionaletatik gertukoa iruditu zitzaidalako. Izetaren liburuak lehen begiratuan modernoagoa dirudi: Parisen kokatua, baztandar hizkera ederrean idatzia, baina kontatzeko modua gaur egungo idatzizkotik gertuagokoa. Biak dira gizonen nobelak: emakumezkoek erabat bigarren mailako protagonismoa dute. Hala ere, Dirua galgarri okerrago zahartu dela iruditu zait, batez ere duen kutsu moralistagatik. Edozein kasutan, euskarazko nobela beltz eta polizia eleberrien historia ezagutzeko irakurri beharrekoak biak ala biak. #IrakurtzekoaDA