Kritikak eta Iruzkinak

Urko

Urko@paperjale.eus

duela  urte 1, 8 hilabete(e)an batu zen

Duela urte batzuk euskaraz literatura gehiago irakurtzea planteatu nion nire buruari, eta egun, hori da irakurtzen dudan bakarra. Batzutan asko irakurtzen dut, beste batzuetan ez horrenbeste, baina beti liburu bat zabalik

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Joan Mari Irigoien(r)en Komunista.com liburuaren kritika egin du

Joan Mari Irigoien: Komunista.com (Paperback, 2005, Elkar) 4 izar

Borrokalari sutsua izan da beti amona Kontxi, zalantzen artean bizi izan da bere alaba Teresa, …

Komunista. con

4 izar

Bikaina iruditu zait. Erreztasun handiz irakurtzen den liburua da. Mami potentea duen gaia sinpleki eta umorez landua. Horregatik, hain zuzen, oso egokia iruditzen zait nortasun propioa eraiki edo beraien lekuaren bila dabiltzan nerabe/gazteentzako, baina baita gure pentsamoldea belaunaldi berriei transmititu nahi diegun zaharrunontzako ere

(e)k Marlen Haushofer egilearen Horma irakurtzen amaitu du

Marlen Haushofer, Naroa Zubillaga (Itzultailea): Horma (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, …

Amaitzea kostatu zait. Tarteka uzteko tentazioa izan dut, baina zeozer interesgarria gertatuko zenaren jakinminagatik eutsi diot. Spolerrik ez egitearren ez dut esango hori gertatu den edo ez. Behin amaituta, eta nahiko geldoa iruditu zaidan arren, interesgarria dela esango nuke. Itzulpena bikaina iruditu zait