Kritikak eta Iruzkinak

Urko

Urko@paperjale.eus

duela  urte 1, 8 hilabete(e)an batu zen

Duela urte batzuk euskaraz literatura gehiago irakurtzea planteatu nion nire buruari, eta egun, hori da irakurtzen dudan bakarra. Batzutan asko irakurtzen dut, beste batzuetan ez horrenbeste, baina beti liburu bat zabalik

Esteka hau laster-leiho batean zabalduko da

(e)k Iñigo Antsorregi Dierez egilearen Nire minaren etxean irakurtzen amaitu du (Ezta baida, #044)

Iñigo Antsorregi Dierez: Nire minaren etxean (Paperback, Euskara language, 2022, Elkar) 5 izar

Ez da txantxetako gaia: liburu honen egilea, Iñigo Antsorregi Dierez, bere burua hiltzeko zorian egon …

Malkoren batek ihesi egin dit, baina barre algarak nagusitu dira. Uste dut noiz edo noiz denok izan dugula "txomin" bat gure barnean, edo are gehiago, uste dut denok dugula "txomin" gure barruan. Batzutan lo, ahul, eta beste batzuetan esna, erne. Baina egon, hor dago. Oso liburu gomendagarria depresioa ezagutzen ez dutenek bera eta berarekin bizi den jendea ulertzeko.

(e)k Pier Paolo Pasolini(r)en Kale gorriko umeak(r)i buruzko iruzkina egin du

Pier Paolo Pasolini, Fernando Rey Escalera (itzultzailea): Kale gorriko umeak (Euskara language, 2022, Igela) Baloraziorik ez

Riccetto, Caciotta, Lenzetta edota Begalone Errmako aldirietako mukizu azpiproleterioak ditugu. Gosearen eta biolentziaren artean tarrapataka …

Ez dut takada batean irakurtzea lortu. Tarteka irakurrita amaitu dut. Asko gustatu zait gerra osteko giro kaotikoa eta ume eta nerabeen arteko harremanak nola deskribatzen dituen. Ez zaizkit horrenbeste gustatu protagonistek Erroma zeharkatuz egiten dituzten joan etorrien deskribapen luzeegiak

(e)k Anari Alberdi egilearen Gari eta goroldiozko irakurtzen amaitu du

Anari Alberdi: Gari eta goroldiozko (Paperback, Euskara language) 4 izar

Goiz jaikia zen eta bidea ere luzetxo egiten hasia zitzaion. Erreta zituen begiak, eta izan …

Oso Anari. Bere musika eta, batez ere letrak gustoko badituzu liburuarekin gozatuko duzu. Sentimenduak, paisaiak, pertsonak edo gertaerak deskribatzeko berezkoa duen modu berezi eta partikularrak ezaugarritzen du elaberria. Esaldi asko ez birritan, baizik eta hirutan edo lautan irakurri behar izan ditut guztiz ulertzeko eta detaileak ez galtzeko. Ni harrapatu nau, eta liburu bati ez diot gehiagorik eskatzen, beraz, eta nire iritzia inori inporta bazaio, irakurtzea gomendatzen dut