alexgabi (e)k Irene Solà(r)en Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak liburuaren kritika egin du
'Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak'
4 izar
Oso liburu interesgarria. Bitxia, freskoa, gozoa... Joxean Elosegiren itzulpena bikaina da.
Azal biguna, 228 orrialde
Euskera hizkuntza
2020ko eka. 7a(e)an argitaratua
Pirinioetan bizi –eta hiltzen, edo hilik bizi– dira eleberri honetan hitz egiten digutenak. Ekaitzeko hodeiak mintzo zaizkigu, eta oinaztarria, eta heriotzan murgilduko den nekazari poeta ere mintzo zaigu, guri eta lurrari. Eta mintzo zaigu, baita ere, orduz geroztik seme-alabak baka-rrik hezi beharko dituen alargun gaztea. Eta sorgin deklaratu ondoren urkatu zituzten lau emakumeak mintzo zaizkigu. Eta mendiak, eta perretxikoak, gizonezkoak eta emakumezkoak, eta mamuak, eta laminak, eta maitagarriak, orkatzak, txakurrak…
Lurra bera mintzo zaigu, noizbait mendiez erditu zen lur hori bera.
Mendi ikaragarri horiek mendetan ezagutu dituzte bertakoen bizimodu latza eta haien amodioak; ezagutu dituzte jazarpenak, ihesak, gerrak, gorrotoak. Mugako bizitza. Eta eder ageri zaizkigu beti; are ederragoak Irene Solà bezalako kontalari peto batek kontatzearen plazeraren oparia egiten digunean. Sen berezia darion begiratzeko eta kontatzeko modu teluriko batean, emakumezkoenak baitira eleberriko ahots guztiz gehienak. Akaso emakume baten eskutik soilik posible litzatekeen ikuskera baten arabera ehunduak.
Oso liburu interesgarria. Bitxia, freskoa, gozoa... Joxean Elosegiren itzulpena bikaina da.