Itzuli

(e)k Marlen Haushofer(r)en Horma irakurtzen bukatu du

Horma (Paperback, Euskara language, Erein) 4 izar

Emakume batek lagun batzuen Alpeetako ehiza-txabolara joateko gonbidapena onartu du. Lagunak ondoko herrira joan dira, …

Amaitzea kostatu zait. Tarteka uzteko tentazioa izan dut, baina zeozer interesgarria gertatuko zenaren jakinminagatik eutsi diot. Spolerrik ez egitearren ez dut esango hori gertatu den edo ez. Behin amaituta, eta nahiko geldoa iruditu zaidan arren, interesgarria dela esango nuke. Itzulpena bikaina iruditu zait

Urko(r)en egoerari erantzun dio

Kaixo @Urko ! Iruzkin gisa argitaratu duzu mezua. Nahita, ezta? Besterik gabe, badaezpada ere abisatzen dizut iruzkinak jarioan behera galdu egiten direla, eta "Kritika" gisa argitaratzen baduzu liburuaren azpian gordeta geratzen direla. Posible da Kritika hori izarrak eman gabe argitaratzea.

Horrela hasiko naiz egiten ni, seguru aski, hemendik aurrera:

  • Balorazioa (izarrak) eman alde batetik (liburuaren azpian ikusgarri geratzen dira).
  • Kritika idatzi izarrik eman gabe eta lehenengoa banaiz publiko jarri, bestela jarraitzaileek ikusteko bakarrik.

Besterik gabe, egunotan hori pentsatzen ibili naiz eta partekatu nahi nuen!